31 emaitza bilaketarentzat
Gose izan, goseak egon… / gosea eduki. Gose naiz, goseak nago egiturak jatorrak dira; baina gose handia daukat, izugarrizko egarria zeukan esaterik ba al dago? (Orotariko Euskal Hiztegian badaude gosea izan/eduki modukoak).
Zuzena al da zeren beldur zara? galderari iluntasunaren, otsoaren eta zure soil-soilik erantzutea?
Bakean utzi zer da: du ala dio aditza? Alegia, utz nazazu bakean ala utzidazu bakean?
Bestalde, berdin izan nola jokatzen da: berdin dit ala berdin zait?
Zein da hobestekoa: elkarrenganako maitasuna ala elkarrekiko maitasuna/gorrotoa/konfiantza?
Honako errotulazio hauek nola jarri beharko lirateke?
OSASUN PUBLIKORAKO ZUZENDARITZA ala OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARITZA?
OSASUN PUBLIKOKO TEKNIKARIA ala OSASUN PUBLIKORAKO TEKNIKARIA?
Alegia, noiz erabili behar da -(e)ko eta noiz -(e)rako?
Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?
Esaldi hau ondo al dago?: Gaur egun ezinbestekoa bihurtu da marka-irudia aztertzea? Ala Gaur egun ezinbesteko bihurtu da behar du?
EGLU VII liburukian [EGLU VII:326] jarrai adjektibo modura ageri da, eta atentzioa eman dit: “(partizipioko) aditzak adierazten duen ekintzaren jarraia eta ekintzaren mailako gehitzea azpimarratzen du egitura honek”. Molde bera beste bost aldiz ageri da EGLU liburukietan. Akatsa al da?
Nola esan behar da: Higiene-baldintza penagarriTAN aurkitu genuen ala Higiene-baldintza penagarriETAN aurkitu genuen?
Nola esan behar da: buruko kalkulua ala buruzko kalkulua?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.