188 emaitza bilaketarentzat
Zein da forma zuzena: ezin dut jan ala ezin jan dut?
Merezi izan aditza dela eta, ontzat ematen ditut honelakoak: Mikelek saria merezi du. Sanferminetara joatea merezi du. Donostiako Parte Zaharrera joatea merezi du.
Baina beste perpaus hau (Euskaltzaindiaren 31. arauan esaten denaren kontra doana) ontzat eman al daiteke?: Arestian aipatutakoak (hau da), Donostiako Parte Zaharrera joateak, merezi du.
1. Ahalerazko formak (naiteke, dezake) ahal eta ezin aditzen baliokidetzat jo daitezke? Adibidez, joan ahal nintzen = joan nintekeen? Ezezkotan, zein da ñabardura?
2. Zuzena al da ezin joan naiz esatea?
Zein da ondorengo hauen artean formarik egokiena: ezin dut hori egin / ezin dezaket hori egin / ez dezaket hori egin; ezin diot ulertu / ezin diezaioket ulertu / ez diezaioket ulertu?
Zuzena al da iritziz aldatu NAIZ esatea?
Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denez, erantzun aditza du sailekoa da (ihardetsi, aldiz, du/dio aditza). Hortaz, nik galdera erantzun dut esateaz gainera, nik zu erantzun zaitut esan behar dugu? Zuzenak al dira nik galderari erantzun diot, nik zuri erantzun dizut eta abar?
Bizkaierako erdu aditz arkaikoa pluralean erabil daiteke? Zuzena da erdu danok esatea?
Zuzenak al dira jendea kirolaz gozatzen da / jendeak kirolaz gozatzen du / jendeak kirola gozatzen du esaldiak? Hirurek esanahi bera al dute?
Zuzenak al dira harritzen naiz horrela izatea, harritzen naiz horrela izateaz, harritzen nau horrela izateak esaldiak? Eta harritzen zait horrela izatea zuzena da?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.