78 emaitza bilaketarentzat
Ondo al dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sintagma? Kasu-markarik gabe doanean, ondo al dago Bizkai idaztea?
NONGO(A), NORENGANAKO(A), NOREKIKO(A) kasuek, izena kenduz gero, -a mugatzailea hartzen dute. NORENTZAKO kasuak ere har lezake mugatzailea? Hots, amarentzakoa zuzena da?
Beti plurala da guraso hitza? Beti aita-amak hitzaren berdina?
Horrek ez du zer ikusirik nik esandakoarekin (zuzen).
Horrek ez du zer ikustekorik nik esandakoarekin (oker).
Zein da zuzena, lapur halakoa! ala lapurra halakoa!? Eta alaenekin?
Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Guk, Eskoriatzan eta Aretxabaletan, hortaz esateko, hortan erabiltzen dugu. Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da ageri, eta gainerako hiztegietan ere ez. Jakin nahi nuke hortan hori erabiltzea zilegi den.
Hurrengo hiru esaldi hauetatik zein dira zuzenak?
Nahikoa lan duzue umeak zaintzen.
Nahiko lana duzue umeak zaintzen.
Nahikoa lana duzue umeak zaintzen.
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Dendako atean Irekia dago iragarkia ikusi dut. Zuzena da ala Irekita dago idatzi behar da?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.