81 emaitza bilaketarentzat
NONGO(A), NORENGANAKO(A), NOREKIKO(A) kasuek, izena kenduz gero, -a mugatzailea hartzen dute. NORENTZAKO kasuak ere har lezake mugatzailea? Hots, amarentzakoa zuzena da?
Noiz esan behar da euskara-irakaslea eta noiz euskarazko irakaslea, noiz ingeles-irakaslea eta noiz ingelesezko irakaslea? Zuzenak al dira erabilera biak? Zuzenak badira, zer alde dago batetik bestera?
Zein da forma zuzena, Urbasako igoera ala Urbasarako igoera?
Zein da forma zuzena, solomo-bokata ala solomozko bokata?
Zuzena al da aitagandik esatea aitarengandik esan ordez? Eta semeakin esatea semearekin esan ordez?
Zuzenak al dira arazo batzuetaz, arazoetaz egiturak?
Nola behar du: Bidasoa ibaia / Bidaso ibaia / Bidasoko ibaia? Izan ere, Andres Iñigo euskaltzainak, gai hori lantzen ari dela, adibide hauek ematen ditu artikulu batean: gure Bidaso hau eta Bidaso osoan. Eta Aranea ibaia?
Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?
Bota hauek mendirako dira zuzena dela uste dut, baina Mendiko botak garestiak dira esan behar dela. Berdin, etxeko lanak, baserriko bidea, Bilboko autobusa (baserrirako bidea, Bilborako autobusa) eta abar. Zuzen al nago?
Zuzena al da Prezioak pezetatan ageri dira oraindik esaldia?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.