88 emaitza bilaketarentzat
Zer aditz-mota dira egin badeza, etor badadi eta gisakoak: ahalerazko baldintzak?
Zuk hori egin dezazun behar dut esaldiaren parekoa eta zuzena al da Zuk hori egitea behar dut esaldia?
Bestalde, behar izan aditzak ere, bi subjektu ezberdin izatekotan, -t(z)ea aditz-izena hartuko luke nahi izan eta nahiago izan aditzek bezala?
Zuzena da, laguna etortzen denean esan ordez, laguna etorriko denean esatea?
Dendako atean Irekia dago iragarkia ikusi dut. Zuzena da ala Irekita dago idatzi behar da?
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia begiratu dut eta adibide hauek aurkitu ditut [OEH:opa izan] sarreran: Merezi du eta opa diogu zeruan goza dadila. Nik opa diet zeruan gerta daitezela. Luzaroan dabilela opa diogu. Orain opa dut izan dezazula zeruetan deskantsua. Zeruak opa diezagula osasuna eta eguneroko ogia.
Horiek horrela, jakin nahi nuke -(e)n bukaera ere zuzena ote den.
Nire ustez, egindako lana bezalako egiturak ekintza burutuak adierazteko erabiltzen dira. Zuzen al nago?
Zuzenak al dira honako hiru esaldiok?
Besteez gogoratzeko esatera etorri zara.
Besteez gogora nadin esatera etorri zara.
Besteez gogora nadila esatera etorri zara.
Onargarria al da baldintza hipotetikoa iraganean erabiltzea? Adibidez:
1. Nik gaur zera esan dut:
Loteria tokatuko balitzait, auto bat erosiko nuke.
2. Hurrengo egunean, eta zozketa bihar dela aintzat hartuta, onargarria al litzateke honelakorik erabiltzea?:
Atzo esan nuen (zuen) loteria tokatuko balitzait (balitzaio) auto bat erosiko nukeela (zukeela).
3. Beste era batean azalduta, onargarria al da esaldi hauen arteko ezberdintasuna egitea?
3.1. Atzo esan nuen loteria tokatzen bazitzaidan auto bat erosiko nuela. (Ekintza burutua da eta jakintzat ematen dut ez zaidala tokatu).
3.2. Atzo esan nuen loteria tokatu izan balitzait auto bat erosiko nukeela / nuela. (Ekintza burutua da eta jakintzat ematen dut ez zaidala tokatu).
3.3. Atzo esan nuen loteria tokatuko balitzait auto bat erosiko nukeela. (Ekintza ez da burutua eta, zozketa oraindik egin ez denez, loteria tokatzeko aukera dago).
3.4. Atzo esan nuen loteria tokatzen bazait auto bat erosiko dudala. (Ekintza ez da burutu eta, zozketa oraindik egin ez denez, loteria tokatzeko aukera dago).
1) Ondo al daude ondorengo forma hauek biak?
Lekurik badaukat autoz eraman zaitzaket.
Lekurik baneuka kotxez eraman nitzake.
2) Zergatik erabil daiteke -z gero formarekin eta ez baldintza hipotetikoarekin?
Lekurik edukiz gero, kotxez eraman nitzake
Lekurik baneuka, kotxez eraman nitzake
3) Jatortasun aldetik, zein lirateke hauen itzulpenak?
(a) Si trabajara en la oficina te podría hacer gestiones / Si je travaillais dans ce bureau, je pourrais te faire les démarches.
Bulegoan lan egingo banu, gestioak egin (ahal) niezazkizuke.
(b) Si hubiera trabajado en la oficina te habría podido hacer las gestiones / Si j’avais travaillé dans ce bureau, j’aurais pu te faire les démarches.
Bulegoan lan egin izan banu, gestioak egin (ahal) niezazkizukeen.
a) Baldintzaren aditza lehenaldia bada, ondorioak ere lehenaldia behar du?
b) Beti?
c) Ez dago beste aukerarik?
d) Honako esaldi hauetatik zein da zuzena?
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginateke orain.
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginatekeen orain.
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginen orain.
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenuke hemen geratu beharko.
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenukeen hemen geratu beharko.
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenuen hemen geratu beharko.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.