Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, joskera > esapideak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Testu bat ‘ozenki’, ‘ozen’ edo ‘ahots altuan’ irakurtzen dugunean, ahots gora irakurtzen dela ere esan daiteke? Eta boz gora?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > postposizioak, lexikoa > esapideak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak
Futbolaren munduan Messi jaun eta jabe esan ohi dugu gaztelaniazko "el puto amo" adierazteko. Nola esan beharko genuke Messi neska balitz?
Zalantza-mota:
lexikoa > itzulpenak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak
Nola esan genezake euskaraz gaztelaniazko "Preparados, listos, ya" edo frantsesezko ”À vos marques ! Prêts ? Partez !” esapidea?
Zalantza-mota:
lexikoa > itzulpenak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak
NOREKIKO, izenlaguna denez, beti izenaren aurrean jarri behar al da? Hau da, errespetu handia du gurasoekiko edo gurasoekiko erakusten duen errespetua bezalako egiturak okerrak al dira?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena, lokuzioak/kolokazioak
Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Badakit okerrak direla *Ez duzu zertan etorri beharrik eta *Ez daukat zu zertan engainatzen ibili beharrik esaldiak, baina zuzenak al dira Ez duzu zertan etorri behar eta Ez daukat zu zertan engainatu behar esaldiak?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Zein da norbaiten edo zerbaiten izena galdetzeko esaldi zuzena?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak