73 emaitza bilaketarentzat
Nola adierazi eta idatzi behar dira familia-izenak: adibidez, Etxeberria anaiak, Etxeberritarrak, Etxeberritar anai-arrebak?
Zein da zuzena Zarautz ondoan / Zarautzen ondoan bikotean, ala biak ongi daude?
Zein da forma zuzena, Urbasako igoera ala Urbasarako igoera?
Zuzena al da Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera izena, ala, gaztelaniazko navegación esateko, nabigazio hitza erabili behar da?
Herri-izenetan a itsatsia erabiltzeko arau orokorrik ba ote dagoen jakin nahi genuke, Azpeiti/Azpeitia, Ibarrangelu, Getaria, Iruñea, Plentzia eta horrelako kasuetan.
Nola behar du: Bidasoa ibaia / Bidaso ibaia / Bidasoko ibaia? Izan ere, Andres Iñigo euskaltzainak, gai hori lantzen ari dela, adibide hauek ematen ditu artikulu batean: gure Bidaso hau eta Bidaso osoan. Eta Aranea ibaia?
Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?
Zuzena al da 1909ko apiril-maiatzean, 1910eko urri-azaroko eta abar esatea, ala 1909ko apirilA-maiatzean, 1910eko urriA-azaroko esan behar da?
Nola deklinatu behar da Aragoi NON kasuan: Aragoian, Aragoin?
Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.