8 emaitza bilaketarentzat
Beti zalantza izaten dut nola idatzi behar den: baratzAN ala baratzEAN. Zein da forma arautua?
Arraio hitzak onartzen al du kasu-markarik? Ala beti doa mugagabean inolako markarik gabe? Honela, alegia:
- Nondik arraio zatoz?
- Nola arraio esan dezakezu hori?
- Zergatik arraio gonbidatu duzu txotxolo hori?
- Zertatik arraio bizi da gizon hori?
- Non arraio utzi ote ditut liburuak!
Nola esaten da: Oso ona da matematikan ala Oso ona da matematiketan?
Zein da hitanoaren eta hikaren arteko desberdintasuna? Gauza bera al dira?
Zuzena al da gau hitza, mugagabeko leku-kasuetan, gautan, gautako, gautatik, gautara eta gautarako deklinatzea?
Zein forma dira hobestekoak euro hitzaren idazkera eta erabilera batuan?
Euskara batuan erabiltzekoak dira norberaren eta norbere? Edo nor bere erabili behar da? Euskaltzaindiak arautua du norberaren deklinabidea?
Genitiboa (NOREN) eta aditzeko kasu gramatikaletako bat (NOR, NORI edo NORK) pertsona bera badira (Geure autoan joango gara, adibidez), genitiboa indartu egin behar omen da; genitibo bihurkaria behar omen du. Hori beti egin beharra dago? Gure autoan joango gara genitibo normala gaizki al dago?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.