5 emaitza bilaketarentzat
Latinezko esapideak deklina al daitezke euskaraz? Eta deklinatzekotan, zein da idazkera zuzena: komatxoak, marratxoa...? Adibidez:
Lantegi gehienetan "curriculum vitae" eskatzen dute.
Almeriaraino joan ondoren, senideei "vis a vis"-a galarazi diete.
"Modus vivendi" eskasa dago hor.
Egiteko modu "sui generis" bat erabiltzen du Mikelek.
Gutunaren azken aldean "nota bene" bat ezarri zidan.
Zientzian unitateen laburdurak nola idatzi behar dira: letra larriz ala xehez? Esaterako: 2L ur ala 2l ur?
Araututa al dago -r letraz amaitzen diren hitzei —euskal hitzei zein kanpokoei— nola lotu kasu-marka? Modu eskematikoan ematerik bai halako kasuistika praktiko bat?
Ondo idatzita al dago honako esaldi hau: Bizkotxoa¬180¬ºCtan egosten da? Ala marratxoa behar du?
Nola idazten da euskaraz erdarazko ex- aurrizkiaren ordaina den ohi partikula: marratxoarekin ala gabe (irakasle ohi / irakasle-ohi)?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.