86 emaitza bilaketarentzat
Konpletiboetan esaldi nagusia ezezkoa denean, zein lotura erabili behar dugu, -(e)la ala -(e)nik? Esate baterako: Ez dut uste joanen direnik / Ez dut uste joanen direla. Noiz bata eta noiz bestea?
Ezezkoetan beti -(e)nik erabili behar al da? Ohartu naiz etorri zarela. Ez naiz ohartu etorri zarela ala Ez naiz ohartu etorri zarenik?
Konpletiboak azaltzean, nola azaldu behar ditugu zehar-galderak: konpletiboen barnean ala bereiz?
Uste dut etorri den edo Ez dut uste etorri den bezalakoak onargarriak dira?
Zuzenak al dira Hain da handia, ez baita atetik sartzen moduko esaldiak?
Onargarria al da hain... -(e)la egitura?
1. ’Atariko proba’ batean hau agertu zen:
Behin eta berriz agindu dizut…
- a. …
- b. Isilik egon zaitezen
- c. Isilik egoteko.
Horien artean, c) aukera ematen zen ontzat. Baztertzekoa al da b) aukera?
2. Bestalde, askotan entzun dut, zenbait euskalkitako tradizioan, subjuntiboko esaldietan -(e)n forma dela nagusi, eta -(e)la apenas agertzen dela. Egia al da hori?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.