52 emaitza bilaketarentzat
Hedabideetan, askotan, euskal Y-ari "euskal Y grekoa" deitzen zaio. Horrela jartzeari erredundantea deritzot, baina ez nago ziur zelan idatzi behar den: "euskal i grekoa", "euskal Y-a" ala arestian aipatutako "euskal Y grekoa".
Zein da zuzena, galde-sorta ala galde sorta? Sorta, puska eta mota hitzen bidez eratutako hitz elkartuei buruzko jarraibideetan, galde sorta hobesten da, baina Elhuyarrek, adibidez, galde-sorta dakar.
Lanbideak letra larriz ala xehez eman behar dira? Esaterako: Kultura Teknikaria / kultura teknikaria; Euskara Teknikaria / euskara teknikaria…
Aldaketa egon da duela gutxi hiztegian: diru(-)laguntza > dirulaguntza. Horrek zer esan nahi du, diru-sarrera eta gisakoak ere molde berriaren arabera idatzi behar direla (alegia, dirusarrera)?
Euskaltzaindiaren Hiztegian, marketin eta catering ageri dira, ezberdin idatzita. Ez al zen zentzuzkoagoa izango biek bukaera bera izatea?
Zein da forma zuzena: gozoa ala goxoa? Alegia, nola behar luke esaldi honek?: Sagu batek gazta eder bat aurkitu zuen. Gozoa/goxoa zegoen alajaina!
Zergatik ez du hatxerik ertzain hitzak?
Nola idazten da euskaraz erdarazko ex- aurrizkiaren ordaina den ohi partikula: marratxoarekin ala gabe (irakasle ohi / irakasle-ohi)?
Nola jakin nola duten bukaera -burg, -burgo eta kideko amaierek (-bourg, -borg, -borough, ‑burgh) kanpoko leku-izenetan: Brandenburg/Brandenburgo, Johannesburg/ Johannesburgo…?
Nola idatzi behar ardatz hitzari -dun atzizkia gehituz gero: ardatzdun/ardazdun/ardaztun?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.