3 emaitza bilaketarentzat
Nola transkribatu behar dira euskarazko ese eta zeta hotsak Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko (NAF) irizpideei jarraituz?
a) Ahoskatze-kontua, eta, oro har, euskara batuaren ortoepia arazo larria da oso. Zer eredu irakatsi behar diegu gure ikasleei? Zer gertatzen da azentuaren eta kontsonante-multzoen ahoskerarekin? Gure ustez, Euskaltzaindiak euskara batuaren ortoepia batua ere bultzatu behar luke: ahozko kodearen arautzeari ekin behar lioke euskararen irakaskuntzaren mesedetan.
b) Ahoskera: ez dago > {eztago}; ez gara > {ezkara} eta hil zen > {hiltzen}; omen zuen > {omentzuen}?
c) Doinuak duen garrantzia jakinda, aditzen arau fonetikoak biltzen dituen txosten bat lagungarri izango genuke.
Batetik, x letraren izena ixa dela dio Euskaltzaindiak; hala ere, nola ahoskatu behar da maileguetan bokal artean gordetzen den "x" hori? Adibidez, taxi: taksi?
Bestetik, t letra, hitz-amaieran, kontsonante-multzoa gertatzen denean nola ahoskatu: yogurt, Renault, Ford... D/T ahoskatu?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.