11 emaitza bilaketarentzat
Gose izan, goseak egon… / gosea eduki. Gose naiz, goseak nago egiturak jatorrak dira; baina gose handia daukat, izugarrizko egarria zeukan esaterik ba al dago? (Orotariko Euskal Hiztegian badaude gosea izan/eduki modukoak).
Nola esan behar da pluralean: kapazak gara ala kapaz gara?
Hobe dut esan/esatea/esaten bezalako esapideetan zein erabili behar dugu? Zer kasutan bakoitza?
Zer egoeratan erabil daiteke zertan edo hartan esapidea?
Esaldi honetako hutsunean —...egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala?—, zergatik ipini behar dugu horixe?, eta noski txarto dago?
Eta Asmatuko ote dugu? galderari erantzuteko, zergatik dago txarto Noski baietz erantzuna? Noiz erabil ditzaket Noski baietz eta Noski ezetz?
Zein da forma egokia: Zer zabiltza ala Zertan zabiltza?
Zer edo zer deklinatzekotan, zelan deklinatuko litzateke: zerk edo zerk, zeri edo zeri?
Zein da zuzena: sustrai eta guzti atera zuen arbola ala sustraiak eta guzti atera zuen arbola?
Egokia al da honako sailkapen hau?:
Realak gaizki jokatu du; hobe esanda, Zaragozak ondo jokatu du. (oker)
Realak gaizki jokatu du; hobeto esanda, Zaragozak ondo jokatu du. (zuzen)
Ongi etorri!, baina Zaretela ongi etorriak!
Lehenengoa esaten denean, ez al dago ulertzerik beti dagoela elidituta, ezkutatuta, zaretela… delakoa?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.