406 emaitza bilaketarentzat
Zein galde-hitzarekin doan adjektiboak artikulua behar al du? Adibidez, Zein gozo(a?) dagoen janaria! esaldian, gozo ala gozoa? Egon aditzarekin, beti mugagabean egin behar da?
Nola da: lagundu egiguzu ala lagundu iezaguzu?
Honako bi esaldi hauek egokiak dira, gure ustez:
Bihar euria egingo duela entzun dut.
Bihar euria egingo omen du.
Baina honako hau egokia al da?:
Liernik esan du bihar euria egingo omen duela.
Zuzena al da irrikitan adberbioa?
Nola behar du: <Mariak esan du, "Pozik nago"> ala <Mariak esan du: "Pozik nago">? Hau da, ‘esan du’ aditzaren atzetik, koma ala bi puntu?
Eta beste honetan: <Mariaren hitzetan, "Pozik nago"> ala <Mariaren hitzetan: "Pozik nago">?
Ondo esanda al dago Eguerdi on! esapidea?
Nola idatzi behar da: honetara ezkero ala honetaraz gero?
Denborazko postposizio modura, nik uste aurrenekoa dela zuzena, baina...
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea naiz eta zalantza daukat Euskaltzaindiaren arauak emateko erarekin. Kasu batzuetan Euskaltzaindiak forma bat edo beste "hobesten" duela esaten da eta, irakurri dut, "hobetsi" esaten denean gainerako formak ez direla baztertzen, baina ez erabiltzea gomendatzen dela. Ondo nabil?
Erdarazko ‘entrar en vigor’ / ‘entrer en vigueur’ nola eman behar da euskaraz?: Indarrean jarri, indarrean egon…?
Indarrean sartu esapidea ere egokia da adiera horretan, ala kalko baztergarria?
Zuzena da "eman botoiari", "eman bandera berdeari" (pantailako ikonoa) "sakatu..." esateko?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.