7 emaitza bilaketarentzat
Nola idatzi behar: Bergarako Udala ala Bergarako udala?
Nola idatzi behar da: Nafarroako Erresuma ala Nafarroako erresuma?
Zentzunak esaten dit letra xehez behar duela erresuma hitzak, izen arrunta den aldetik, baina sarri askotan ikusten dut letra larriz, nonahi.
Nola antolatu behar genuke, esate baterako, Durangoko Udalaren irudi korporatiboa?
Zuzena al da Bakio udalerria, Bilbo hiria eta abar esatea, ala Bakioko udalerria, Bilboko hiria osorik esan behar da beti?
Nola da, Asturietako Printzerriko Gobernua ala Asturiasko Printzerriko Gobernua?
32. arauaz gainera, kontuan harturik “Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak” (36. araua), ”Munduko estatu izenak, hiriburuak eta herritarren izenak” (38. araua) eta “Munduko geografiako zenbait izen” (52. araua), hona bizpahiru zalantza-edo:
a) Zergatik Murtzia; baina Cádiz, eta ez Kadiz?
b) “Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak” arauan (32. araua), ez ote zen komeni bidea erraztea: Kordoba, Eivissa…?
c) Eguneroko lanean oinarriturik eta, ustez, aplikazio egoki bati begira, honako bereizketa egitea proposatzen dut:
- Izen ofizialak: legez duten izena (Iruña, Marcilla, Tudela…).
- Izen kulturalak: ofizialak ez izanagatik, gure esparruan izen propiotzat hartzen ditugunak eta, nolerebait, guztiok "onartuak" direnak (Iruñea, Martzilla, Tutera…).
- Kanpoko izenetan ere argi utzi beharko litzateke zein den izen horien euskal ordain ofiziala, hau da, jatorrizko izena (Madrid, Barcelona, Valencia, Córdoba…) eta zein kulturala. Izugarri sinplifikatuko genuke arazoa. Agian izenaren "izaera kulturala" heda liteke euskaldunontzat harreman handikoak diren herri izenetara (Paris, Madril, Bartzelona…), baina izen kultural gisa.
Zergatik Europar Batasuna eta ez Europako Batasuna?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.