Zuzena al da naturzale forma erabiltzea, naturazale erabili ordez?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Nola erabili behar dira euskaraz grekozko -itis, -osis eta antzeko amaierak dituzten hitzak?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da naizenero hori?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > hitz eratorriak, sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > determinatzaileak, perpausa > denbora
Zilegi al dira <izenordain posesiboa + –koi, –keria> moldean eraturiko hitzak?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Zein da zuzena: horrekintxe ala horrexekin?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > determinatzaileak
Jakin nahi nuke, mendebal ala mendebalde, zein den egokiagoa (nire kasuan, zehazki, ipar-mendebal(de) forman erabiltzeko jakin nahi dut). Nik nire hizkeran mendebalde erabiltzen dut, baina esan didate egokiagoa dela mendebal erabiltzea, hori delako jatorrizkoa. Hala al da?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Zuzenak al dira ondorengo formak?
a) errusiakotu (Errusiakoa egin / bihurtu) [letra larriz ala xehez?]
b) errusiakotasun (Errusiakoa izatearen nolakotasuna) [letra larriz ala xehez?]
c) errusiaratu (Errusiara joan, bidali) [letra larriz ala xehez?]
d) errusiartu (errusiarra egin / bihurtu)
e) errusiartasun (errusiarra izatearen nolakotasuna)
f) errusieradun (errusieraz dakiena)
g) errusieratu (errusierara itzuli)
Gauza bera egin al dezakegu gainontzeko herritar-, hizkuntza- eta leku-izenekin? Esaterako: bilbokotu, bilbokotasun, bilboratu, bilbotartu, bilbotartasun, ameriketaratu, ameriketakotu, amerikartu, amerikartasun, eta abar.
Zalantza-mota:
lexikoa > aditzak, lexikoa > hitz eratorriak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Nola behar dute: euskaraz ala euskeraz?, batuan ala batueraz?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
a) Erreginari buruz ari garela, erabil dezakegu erreginaldi? Hiztegian ageri den erreinaldik bietarako (erregearentzako eta erreginarentzako) balio al du?
b) Erregeordetza ageri da hiztegian; erabil al daiteke erreginaordetza?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak