Zein da zuzena: Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea komenigarria dela irizten diote ala Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela irizten diote?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, joskera > aditz-joskera, perpausa > osagarriak
Nola esan behar da: etxeko janariari on/ona deritza, astun/astuna deritza...? Biak zuzenak dira?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > trinkoak, hitzak > determinatzaileak, perpausa > osagarriak
Zuzena al da Nik ez dut uste gu IZORRA GAITEZEN egiten dutenik, baina kalte egiten digute esaldia?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Agindu aditzarekin beti esan behar da, adibidez, isil gaitezela agindu digu irakasleak? Ez da zuzena isil gaitezen agindu digu irakasleak esatea?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia begiratu dut eta adibide hauek aurkitu ditut [OEH:opa izan] sarreran: Merezi du eta opa diogu zeruan goza dadila. Nik opa diet zeruan gerta daitezela. Luzaroan dabilela opa diogu. Orain opa dut izan dezazula zeruetan deskantsua. Zeruak opa diezagula osasuna eta eguneroko ogia.
Horiek horrela, jakin nahi nuke -(e)n bukaera ere zuzena ote den.
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Badakit okerrak direla *Ez duzu zertan etorri beharrik eta *Ez daukat zu zertan engainatzen ibili beharrik esaldiak, baina zuzenak al dira Ez duzu zertan etorri behar eta Ez daukat zu zertan engainatu behar esaldiak?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Zuzenak al dira honako hiru esaldiok?
Besteez gogoratzeko esatera etorri zara.
Besteez gogora nadin esatera etorri zara.
Besteez gogora nadila esatera etorri zara.
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Zein da zuzena, Gezurra dirudi hain argal egotea ala Gezurra dirudi hain argal egoteak?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Subjuntiboko adizkiek batzuetan -(e)n atzizkia hartzen dute eta beste batzuetan -(e)la. Noiz bata eta noiz bestea? Etor dadin ala etor dadila? Joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit. Biak onartzen dira?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak