Euskaltzaindiaren 7. araua betez gero, fakturak egitean, adibidez, ez dugu inolako arazorik kopurua bat ez beste edozein denean. Baina kopurua bat edo unitate osoa ez denean, aldatu egiten da ordena. Beraz, argitu egin beharko diguzue nola idatzi eta nola irakurri horrelakoak. Esaterako, dendako testu hau:
Idatzi: 1 metro soka Irakurri: metro bat soka
Idatzi: 2 kilo mandarina Irakurri: bi kilo mandarina
Idatzi: 1,5 kilo madari Irakurri: kilo eta erdi madari
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak
Unitate-mota:
joskera > hitz-ordena, zenbakiak > kardinalak
Txekeak nola bete euskaraz?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak
Unitate-mota:
karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Nola idatzi behar da 1.200.000?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota:
hitzak > determinatzaileak, karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Zilegi al dira Mila bostehun lagun hil dira, Bost laurogeiko jauzia egin du edo Realak bi bat irabazi dio Osasunari eta gisakoak ala, uste dudanez, horietan guztietan eta juntagailua erabili behar da?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak
Unitate-mota:
hitzak > juntagailuak, zenbakiak > kardinalak
Zein da egokiagoa neurtu aditza erabiltzean: Zenbat luze zara? ala Zenbat neurtzen duzu?
Eta pisatu aditzaren kasuan, zuzena al da Zenbat pisatzen duzu? galdetzea?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > adjektiboak, hitzak > kalko baztergarriak, joskera > aditz-joskera, joskera > izen-joskera, lokuzioak/kolokazioak, zenbakiak > kardinalak
-
Milatik gorako zenbakiekin bakarrik erabili behar da bana? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian ehun bana eta hirurehun bana ere ageri dira.
-
Ontzat ematen al dira bosna mila / bost mila bana / bost bana mila eta gisakoak? Azken hori hizkuntza mintzatuan entzuna daukat.
-
Zein hobetsi, bost mila eta hogeita hamarna ala bost mila eta hogeita hamar bana?
-
Zein hobetsi, bosna milioi / bost milioi bana / bost bana milioi egituren artean?
-
Komunztaduran, aditza singularrean ala pluralean erabili behar da? Edo bietara joan daiteke: bosna gozoki eman dizkiet/diet?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > determinatzaileak, zenbakiak > kardinalak
Nola esaten da euskaraz "de los 2 a los 18 años" / “de 2 à 18 ans”. Hauek zuzenak al dira?: 2 urtetik 18 urtera / 2 urtetatik 18 urtetara.
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak
Unitate-mota:
zenbakiak > kardinalak
Nola esan behar da "9 es divisible por 3" / “9 est divisible par 3”. Esapide hauek egokiak al dira?
-
- 3 9ren zatitzailea da
-
- 9 hiruz zatigarria da
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak
1,60 euro ekarri behar dute ala dituzte?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > komunztadura, zenbakiak > kardinalak
Euskaraz nola adierazten dira prezioak? Esaterako, produktu batek 22,60 € balio bad(it)u, nola esan/idatzi behar da: hogeita bi eta hirurogei ala hogeita bi hirurogei?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak
Unitate-mota:
zenbakiak > kardinalak