69 emaitza bilaketarentzat
Herri-izenetan a itsatsia erabiltzeko arau orokorrik ba ote dagoen jakin nahi genuke, Azpeiti/Azpeitia, Ibarrangelu, Getaria, Iruñea, Plentzia eta horrelako kasuetan.
Nola behar du: Bidasoa ibaia / Bidaso ibaia / Bidasoko ibaia? Izan ere, Andres Iñigo euskaltzainak, gai hori lantzen ari dela, adibide hauek ematen ditu artikulu batean: gure Bidaso hau eta Bidaso osoan. Eta Aranea ibaia?
Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?
Zuzena al da 1909ko apiril-maiatzean, 1910eko urri-azaroko eta abar esatea, ala 1909ko apirilA-maiatzean, 1910eko urriA-azaroko esan behar da?
Nola deklinatu behar da Aragoi NON kasuan: Aragoian, Aragoin?
Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?
Lekuzko kasuetan nola deklinatzen dira n, l, s, z, tz edo r letraz amaitzen diren herrien izenak? Adibidez, Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Zein da zuzena: Ameriketara ala Amerikatara? 51. arauan biak ageri baitira (azken oharretan).
Nola antolatu behar genuke, esate baterako, Durangoko Udalaren irudi korporatiboa?
Zuzena al da Bakio udalerria, Bilbo hiria eta abar esatea, ala Bakioko udalerria, Bilboko hiria osorik esan behar da beti?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.