26 emaitza bilaketarentzat
“Bat bakarrik agertzen denean eta beste hitzaren agerraldi baten eraginpean dagoenean, gaur egun ere forma mugatuan gertatzen da, batez ere Hegoaldean, eta badirudi horrelakoak gomendatu behar direla euskara baturako (batarengan eta bestearengan, batari nahiz besteari...)” dio arauak.
NOR kasuan, agian, ez da hain arrotza gertatzen, baina beste kasuetan urrunegi doala iruditzen zaigu. Adibideak:
Batek (batak!) ostikoa eman dit eta besteak masailekoa.
Bati (batari!) ezetz esan diot eta baietz besteari.
Bi lagunen etxeetan izan naiz; batenean (batarenean!) hamaiketakoa egin dut eta bazkaria bestearenean.
Batekin (batarekin!) badakit zer egin, baina bestearekin ez.
Batengana (batarengana!) pozik joaten naiz, ez ordea bestearengana.
Hau guztia moldea kasu-marka guztietan erabili behar al da? Alegia, horietan guztietan, horiengan guztiengan, horienganako guztienganako…?
Zein da zuzena 80 lagunetik gora / 80tik gora lagun; 6 ordutik gora / 6tik gora ordu; 14 urtetik gorakoentzat / 14tik gora urtekoentzat eta gisako bikoteetan?
Zein da zuzena: hamar mila pertsona baino gehiagok parte hartu dute ala hamar mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute?
Ondorengo aukera hauek guztiak zilegi al dira?
Axularrek, nafar idazle fina, iragarri zuen…
Axular, nafar idazle finak, iragarri zuen…
Axularrek, nafar idazle finak, iragarri zuen…
Axular nafar idazle finak iragarri zuen…
Denak zilegi badira, batasunerako zein hobetsi behar da?
Eta hurrengo adibide honetan?
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuenak...
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuena...
Ziurtagirietan, sintagma barruko aposizioaren eta sintagma aposatuaren erabilera dela eta, lasai erabil ditzakegu honako bi formak ala bigarren aukera hobetsi behar dugu?
a) Pello Urzelai Gabiola Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen honek ziurtatzen dut...
b) Pello Urzelai Gabiolak, Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen honek ziurtatzen dut...
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.