5 emaitza bilaketarentzat
Zein da zuzena: bere buruan pentsatu ala bere burua(ren)gan pentsatu?
Onargarria al da Mutikoa uretara bota zen esaldia? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "bota, da, dau: echar(se), tirar(se), arrojar(se), lanzar(se)" erabil daiteke.
Zuzena al da aitagandik esatea aitarengandik esan ordez? Eta semeakin esatea semearekin esan ordez?
Ariketak besterik ez dut egin ala Ariketak besterik ez ditut egin? Biak dira zuzenak? Lau gizon besterik ez ditut ikusi. Zuk esan zenituenak besterik ez nituen entzun.
Besterikek egin dezake komunztadura pluralean, ala singularra baino ez du onartzen?
Lau gizon ikusi ditut, besterik ez.
Zuk esan zenituenak entzun nituen, besterik ez.
Inoiz, honako esaldi hauen antzekoak aurkitu izan ditugu: Nirekiko, horrek ez dauka ez hankarik ez bururik. Gure zalantza da nirekiko hori nire ustezen baliokidetzat har ote dezakegun.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.