45 emaitza bilaketarentzat
Egia al da uharteren sinonimoetako bat izaro dela?
Gramatikako terminologian zer dago erabakita edo finkatuta?
sujetua/subjektua
objetua/objektua
adjetiboa/adjektiboa
jeneroa/generoa
menpeko perpausak/mendeko perpausak...
Ume txiki bati nola esaten zaio zerbaitek erre egiten duela: horrek txitxi egiten du ala horrek pupu egiten du?
Jende hitza beti singularrean deklinatu behar da ala onartzen da pluralean ere? Eta joan al daiteke zenbait eta batzuk hitzekin edota zein eta edozein hitzekin? Adibidez, jende batzuk, zenbait jende, edozein jende eta abarrekin?
Aukeran al dago nire burua / neure burua erabiltzea? Eta hirugarren pertsona plurala erabiltzen dugunean, bere, beren ala euren erabili behar dugu?
Euskaltzaindiaren Hiztegian, besteak beste, bi laburdura hauek ageri dira: etc. eta etab. Zer esan nahi du horrek: horien ordezko e.a. baino egokiagotzat jotzen direla? Zein eta nola erabili behar dugu?
Bestalde, eta abar esapideari kasu-markak erantsi nahi dizkiogunean (eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...) laburdurak erabil daitezke?
Zuzena al da gau hitza, mugagabeko leku-kasuetan, gautan, gautako, gautatik, gautara eta gautarako deklinatzea?
Zein forma dira hobestekoak euro hitzaren idazkera eta erabilera batuan?
Badakit bost mila lagun inguru bildu ziren zuzena dela; baina, NORK kasuaren marka jarri behar izanez gero, zein hitz deklinatu behar da?
Frantzisko Asiskoaren Kantika euskaratzean, anaia eguzkia, arreba ilargia, anaia sua, arreba ura, anaia haizea... erabili izan da. Egokiak al dira izendapen horiek, ala gaztelaniazkoen kalkoak?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.