16 emaitza bilaketarentzat
Zenbaitetan honela ikusi izan ditut hauek: erdi-prezioan / erdi prezioan, erdi-buelta / erdi buelta. Zuzenak al dira? Izan ere, halakoak nik beti beste era honetara erabiltzen ditut: prezio-erdian / prezio erdian, buelta-erdia / buelta erdia.
Tituluan jaso diren hiru aukerak al daude ondo? Hirurak al dira zilegi?
Konturatu naiz hiztegietan ez dela ageri amalur / ama lur / ama-lur… izena, baina euskaldunok maiz erabiltzen dugun izena da. Nola behar luke? Zer dela-eta ez da ageri hiztegietan?
‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.
Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.
Zazpikaleak izena ageri da Bilboko Casco Viejo geltokian. “Zazpi Kaleak” behar duela diosku batek baino gehiagok.
Bilboko Udalak Zazpikaleak izendatu du auzo hori, ondo dagoelakoan egingo zuen, ezta? Nola jokatu behar da?
Aldaketa egon da duela gutxi hiztegian: diru(-)laguntza > dirulaguntza. Horrek zer esan nahi du, diru-sarrera eta gisakoak ere molde berriaren arabera idatzi behar direla (alegia, dirusarrera)?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.