-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Nola esan behar da "9 es divisible por 3" / “9 est divisible par 3”. Esapide hauek egokiak al dira?
-
- 3 9ren zatitzailea da
-
- 9 hiruz zatigarria da
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak
‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.
Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
afixuak > aurrizkiak, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > markak
Zein da Genova leku-izenari dagokion herritar-izena (gazt. genovés/genovesa eta fr. génois/génoise)? Ikusi dut hiria izendatzeko euskal era arautua Genova dela. Beraz, genovar tokatzen zaio? Hiztegi batzuetan Genoa eta genoar ordainak ikusi ditut eta zalantza sortu zait. Izan ere, Euskaltzaindiaren web-orrian Genoa ere onartuta dago izen historiko gisa.
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak
Molde hauetatik zein da zuzena/egokia?:
Bitik zatigarria
Biz zatigarria
Biko zatigarria...
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak, zenbakiak > zatikizkoak
Erabileran, baikor adjektiboa ‘izateko joerari’ lotuta erabil daiteke soilik, ala ‘egoerei edo gauzei’ ere aplika dakieke?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak
Nola eman behar da euskaraz honako helbide hau?:
C/ San Francisco, 46 - Entreplanta Centro
‘Entreplanta centro’ (es) / 'Mezzanine centrale' (fr) da arazoa. Badakit solairuarte erabili behar dela, baina ‘Centro’ hori nola?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Erabil al daiteke kontziliagarri hitza publizitateko eslogan batean? Hitz zuzena al da? Zuzena al da kontziliazio hitzari atzizki hori jartzea?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak
Garapen iraunkor ala garapen jasangarri, zein da egokiagoa erdarazko (garapen) ‘sostenible’ / 'soutenable' adierazteko?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzena al da Ni berekoia naiz esatea?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenordainak