68 emaitza bilaketarentzat
Nor-Nori-Nork kasuetan, Nor hirugarren pertsona ez bada, nola osatzen da aditz laguntzailea? Adibidez: Nik zu poliziari…
Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?
Bizkaierako erdu aditz arkaikoa pluralean erabil daiteke? Zuzena da erdu danok esatea?
Nola esan behar da: etxeko janariari on/ona deritza, astun/astuna deritza...? Biak zuzenak dira?
Ba al da erabilera-desberdintasunik jarraitu eta jarraiki aditzen artean? Zein dira jarraiki aditzaren iraganeko forma trinko zuzenak euskara batuan? Zilegi al da darraiote erabiltzea (Nor-Nori-Nork edo dio aditz gisa)?
Zer alde dago gustatuko litzaidakeren eta gustatzen zaiten artean izaeran edo erabileran?
Horrek bere horretan darrai bezalako esaldietan darrai forma trinkoak onartzen al du du (Nor-Nork) aditz-erregimena?
Nola jokatu behar da barkatu aditza: barka nazazu ala barkaidazu?
Zer adierazten du joan nintekeen aditzak? Joateko aukera nuela, baina ez nintzela joan; ala, besterik gabe, joateko aukera? Edota ikus nezakeen esanez gero, zer: ikusi nuela ala ikusteko aukera izan nuela (nahiz eta gero ikusi ez)?
Nola esan behar da deitzen zaio adizki trinkoa erabiliz, deritzaio ala deritzo? Hau da, bereizten al dira deritzaio (‘deitzen zaio’) eta deritzo (‘irizten dio’)?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.