28 emaitza bilaketarentzat
Egia al da behi-esnea eta haren moduko hitz elkartuetan marra erabiltzera jo behar dela, behi esnea eta halakoak erabili beharrean?
Zein da zuzena, galde-sorta ala galde sorta? Sorta, puska eta mota hitzen bidez eratutako hitz elkartuei buruzko jarraibideetan, galde sorta hobesten da, baina Elhuyarrek, adibidez, galde-sorta dakar.
Aldaketa egon da duela gutxi hiztegian: diru(-)laguntza > dirulaguntza. Horrek zer esan nahi du, diru-sarrera eta gisakoak ere molde berriaren arabera idatzi behar direla (alegia, dirusarrera)?
Nola idazten da euskaraz erdarazko ex- aurrizkiaren ordaina den ohi partikula: marratxoarekin ala gabe (irakasle ohi / irakasle-ohi)?
Berridazketa batean, honako zalantza hau sortu zait: Zenbaitek droga legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen esaldia berridaztean, Zenbaitek droga legeztatzeari ez bidezko deritzo idatzi nahi izan dut. Badakit arazoa konpontzeko aukera dudala ez bidezko horren ordez gaizki jarrita, baina jakin nahi nuke ea zuzena den ez bidezko erabiltzea.
Nola erabili behar da -tzat kasu-marka ts, tz txistukari afrikatuen ondoren? Esaterako, trakets gehi -tzat: trakestzat/traketstzat/trakets-tzat...? Eta -tz gehi -tzat?
Abanto y Ciérvana euskaraz idaztean zehar-marra (/) jarri behar dugu?
Ba al dago oztoporik Euskotren izena izen propio bezala erabiltzeko, ala Eusko Tren hobetsi behar dugu?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.