77 emaitza bilaketarentzat
Joko hitzak ba al du esanahi generikoa: alegia, jolasak bere barnean sartzeko modukoa? Egokiak al dira haur-jokoak, mahai-jokoak, hitz-jokoak, tokan jokatu eta abar?
Badakit zuzenak direla basoan zehar / basotik zehar / basoan barrena abiatu zen egiturak, baina zuzena al da basotik barrena ere?
Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).
Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Izan aditzaren osagarriak edo atributuak mugatua nahiz mugagabea onartzen ditu? Biak? Adibidez, zoriontsu/zoriontsuA izatea da onena; mediku/medikuA izan nahi dut... Arauetan ez dago ezer horren inguruan.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia begiratu dut eta adibide hauek aurkitu ditut [OEH:opa izan] sarreran: Merezi du eta opa diogu zeruan goza dadila. Nik opa diet zeruan gerta daitezela. Luzaroan dabilela opa diogu. Orain opa dut izan dezazula zeruetan deskantsua. Zeruak opa diezagula osasuna eta eguneroko ogia.
Horiek horrela, jakin nahi nuke -(e)n bukaera ere zuzena ote den.
Aukeran al dago nire burua / neure burua erabiltzea? Eta hirugarren pertsona plurala erabiltzen dugunean, bere, beren ala euren erabili behar dugu?
Badakit okerrak direla *Ez duzu zertan etorri beharrik eta *Ez daukat zu zertan engainatzen ibili beharrik esaldiak, baina zuzenak al dira Ez duzu zertan etorri behar eta Ez daukat zu zertan engainatu behar esaldiak?
Gaizki esana al dago beldurra dut?
Zein da zuzena, Gezurra dirudi hain argal egotea ala Gezurra dirudi hain argal egoteak?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.