63 emaitza bilaketarentzat
Berridazketa batean, honako zalantza hau sortu zait: Zenbaitek droga legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen esaldia berridaztean, Zenbaitek droga legeztatzeari ez bidezko deritzo idatzi nahi izan dut. Badakit arazoa konpontzeko aukera dudala ez bidezko horren ordez gaizki jarrita, baina jakin nahi nuke ea zuzena den ez bidezko erabiltzea.
Euskaltzaindiaren Hiztegian, besteak beste, bi laburdura hauek ageri dira: etc. eta etab. Zer esan nahi du horrek: horien ordezko e.a. baino egokiagotzat jotzen direla? Zein eta nola erabili behar dugu?
Bestalde, eta abar esapideari kasu-markak erantsi nahi dizkiogunean (eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...) laburdurak erabil daitezke?
Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?
Zein forma dira hobestekoak euro hitzaren idazkera eta erabilera batuan?
Hona hemen zenbait zalantza:
a) Erdia adierazteko, bi modu aipatzen dira oro har, sei t´erdiak (Hegoaldean), seiak eta erdiak (Iparraldean). Laburpenean, ostera, Hegoaldeko forma baino ez da ageri.
b) Ordu bat eta erdiak ala ordu bat eta erdia?
c) Orduen adibideetan ez dira agertzen honelako kasuak: 13,45tan (?).
d) Nola idatzi: 12.10 ala 12:10?
Abanto y Ciérvana euskaraz idaztean zehar-marra (/) jarri behar dugu?
Egia al da Gartzia/Garzia euskal deitura dela? Izan ere, García omen da Espainiako deiturarik ugariena.
Ni Iñaki naiz, Iñigoak ere badira; Iruñea eta Oñatiren kasuan Euskaltzaindiak onartu egin zuen izen horien bustidura. Hortaz, zergatik ez du onartzen Xanti, Joxe eta halako izenak ofizialki ezartzea? Badakit legeak debekatu egiten duela izenen aldaera txikigarriak ofizialki erabiltzea; baina Xanti, Joxe eta Iparraldeko Xarles, Xan eta horrelakoak euskal izenak dira eta horrela ahoskatzen dira.
Zelan eman behar dugu euskaraz abenduaren 21eko santuaren izena: San Tomas ala Santo Tomas? Eta zein da euskarazko idazkera zuzena, San Migel festak, San Migelak ala sanmigelak?
a) Nola idatzi behar dira izen hauek?: Córdoba, La Coruña, Viana/Biana, Bilbao/Bilbo.
b) Antonio de Urrutia de Avellaneda bezalako izenak, pertsonaia historiko aspaldikoei dagozkienak, nola eman behar dira euskaraz?
c) Azterketa historiko bat egiten ari garenean, toponimoak (batik bat herrien izenak) gaur egun duten izen ofizialarekin jarri behar al dira? Zalantza sortzen zaigu, batzuetan egungo izena ez baitator bat hitzez hitz transkribatutako pasarteetan azal daitekeenarekin.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.