JAGONET bilaketa

251 emaitza bilaketarentzat

Onomastika: herri-izenetako a itsatsia

Herri-izenetan a itsatsia erabiltzeko arau orokorrik ba ote dagoen jakin nahi genuke, Azpeiti/Azpeitia, Ibarrangelu, Getaria, Iruñea, Plentzia eta horrelako kasuetan.

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Lexikoa: eta abar

Euskaltzaindiaren Hiztegian, besteak beste, bi laburdura hauek ageri dira: etc. eta etab. Zer esan nahi du horrek: horien ordezko e.a. baino egokiagotzat jotzen direla? Zein eta nola erabili behar dugu?

Bestalde, eta abar esapideari kasu-markak erantsi nahi dizkiogunean (eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...) laburdurak erabil daitezke?

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > laburdurak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > laburtzapenak

 “Norengandik” adieraztea: -rengandik/-gandik (aitarengandik/aitagandik; guregandik/gugandik)

Zuzena al da aitagandik esatea aitarengandik esan ordez? Eta semeakin esatea semearekin esan ordez?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak, hitzak > izenak

“Zertaz” adieraztea: -ez/-etaz (batzuez, *batzuetaz; arazoez, *arazoetaz)

Zuzenak al dira arazo batzuetaz, arazoetaz egiturak?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak

Onomastika: Bidasoa (Bidasoa ibaia, Bidaso osoan, Bidasoko)

Nola behar du: Bidasoa ibaia / Bidaso ibaia / Bidasoko ibaia? Izan ere, Andres Iñigo euskaltzainak, gai hori lantzen ari dela, adibide hauek ematen ditu artikulu batean: gure Bidaso hau eta Bidaso osoan. Eta Aranea ibaia?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Lexikoa: Lurra, Eguzkia, Ilargia (Lurra/lurra, Eguzkia/eguzkia; Ilargia/ilargia)

Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Helburua/lekua adieraztea: -rako/-ko (etxeko lanak / etxerako lanak, Bilboko autobusa / Bilborako autobusa, mendiko botak / mendirako botak)

Bota hauek mendirako dira zuzena dela uste dut, baina Mendiko botak garestiak dira esan behar dela. Berdin, etxeko lanak, baserriko bidea, Bilboko autobusa (baserrirako bidea, Bilborako autobusa) eta abar. Zuzen al nago?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Kuantifikazioa adieraztea: euro, litro, ehuneko (eurotan, litrotan, ehunekotan)

Zuzena al da Prezioak pezetatan ageri dira oraindik esaldia?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Lexikoa: gau (gautan, gautako, gautatik, gautara, gautarako)

Zuzena al da gau hitza, mugagabeko leku-kasuetan, gautan, gautako, gautatik, gautara eta gautarako deklinatzea?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak

Denbora adieraztea: goizez/goizean (goizez lan egitea / goizean lan egitea; astelehen goizean / *astelehen goizez)

Goizez eta goizean desberdindu behar dira? Muga garbiak dituzte? Goizez egiten dut lan ongi esana dago ohitura adierazteko?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper