JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: aspektua (bihar operatzen/operatuko omen dute)

‘Iker halako egunetan operatzen omen dute’ esan nuen lehengoan, eta zuzendu egin zidaten esaldia. Nahitaez, operatuko behar omen du. Nola da zuzen?

Bi moldeak dira onargarriak. Adibideko esaldian ekintza (‘operatzea’) gertakizun den zerbait denez ―hasi gabeko zerbait, alegia―, geroaldiko forma (operatuko) erabiltzea da arau generikoa. Iker halako egunetan operatuko omen dute.

Baina Iker halako egunetan operatzen omen dute ez dago gaizki. Munduko hizkuntza asko dira orainaldiko adizkiez baliatzen direnak gertatzekoa denaz mintzatzeko. Halaxe euskaraz ere, eta arrunta da -tzen burutugabea erabiltzea geroaldia adierazteko ere; etorkizuneko gertakaria hitz egiten ari den uneari lotuago agerrarazteko-edo erabiltzen da. Denbora-mugaren noiz artekoa laburra izaten da, eta ohiturak desberdinak dira euskalkien artean. Hala, bada, ohikoak dira honelakoak euskaraz: Bihar ezkontzen da Urlia. Datorren astean jubilatzen naiz. Etzi datoz, ala? Bihar naiz partitzen ahizparenganat.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper