154 emaitza bilaketarentzat
Beti zalantza izaten dut nola idatzi behar den: baratzAN ala baratzEAN. Zein da forma arautua?
Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?
Esaldi hau ondo al dago?: Gaur egun ezinbestekoa bihurtu da marka-irudia aztertzea? Ala Gaur egun ezinbesteko bihurtu da behar du?
Nola behar du: Elkano Eguna ala Elkanoren Eguna?
Nola behar du: Sagardoaren Eguna ala Sagardo Eguna, Berdelaren Eguna ala Berdel Eguna?
Zein da bertan eta han adberbioen arteko aldea? Zein da bi moduen arteko ezberdintasuna, adibidez, esaldi honetan?: Baionan sortu zen eta han/bertan bizi zen, hil arte.
Zein da forma egokia: zer ala zein? Adibidez: Zer/zein ondo nagoen!
Gai horren inguruko berria entzun dut; gai horren inguruan polemika dago…
Beste aukera hauek ez al dira egokiagoak?: Gai horri buruzko berria entzun dut; Gai horrek polemika piztu du.
Zalantza dugu bi esloganen artean: Eskola Publikoa denOna denOntzat / Eskola Publikoa denEna denEntzat.
Eta hauek: denonTZAT/denonDAKO?; denenTZAT/denenDAKO?
(Kontuan hartu Baztanen gaudela)
Euskararen eguna dela eta, zein dago ZUZEN esanda?:
Abenduaren 3a euskararen eguna
Abenduak 3, euskararen eguna
Abenduaren 3, euskararen eguna
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.