252 emaitza *:* bilaketarentzat [61 - 70]
Ituren herriko leku-izena, Mendaur mendiaren magalean dagoena (Nafarroa). Ikusi Armaurri.
Lanbidea adierazten duen hitz arrunta. Ikusi arotz.
Gorbeiako larre ezaguna (Bizkaia). Ahoskerari dagokionez, azentua lehen bokalean du.
Bi mendi daude izen honekin Nafarroa Beherean. Bata Donibane Garazi gainean, Izpura herrian, eta bestea Buztintze-Hiriberrin. Ikusi Arradoi.
Hainbat lekutan ageri den toponimoa. Aipagarriena Orozko (Bizkaia) eta Amurrio herrien (Araba) arteko mendilerroa.
Untzitibarko herria (Nafarroa). Ikusi Artaitz.
Euskal Herrian ohikoa den izena. Izen hau arte (Quercus ilex edo rotundifolia) zuhaitz izenaz eta -tza leku ugaritasunezko atzizkiaz osaturik dago. Besteak beste, Ameskoabarreneko herria da (Nafarroa). Ikusi Artatza.
Zuhaitz izena artikulu-markarekin. Bi mota daude, itsasaldekoa (Quercus ilex) eta Araba eta Nafarroako hegoaldekoa (Quercus rotundifolia). Toponimian maiz ageri da izen hau: Arteaga, Arteta… Ikusi arte.
Oiz mendian jaio eta Ondarroan itsasoratzen den ibaia (Bizkaia). Ikusi Artibai.
Elgetako leku-izena eta Bergarako Ubera auzoko baserria (Gipuzkoa).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.