- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [321 - 330]

Jatsu (gizonezkoa)

  • Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bi herriren izena da Jatsu. Amaiurko gazteluan Nafarroako erresumaren alde borrokatu ziren Xabierko Frantziskoren anaietako bat Baxenabarreko Jatsuko jauna zen, Laskorrea oinetxekoa. Hona Lauaxetak nafar santuaren anaiei eskaini bertsoak:

    Izkillu gorriz zenbat gazte
    bildur-bako menditar lerden.
    Eta orreik, Yatsu jaun orreik
    Jabier'eko zaldun guren.

Jaunti (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Jaun izenaren Erdi Aroko aldaera hipokoristikoa.

Jaunzuria (gizonezkoa)

  • Mitologiako izena. Bizkaiko lehen jauna izan zen Jaunzuria. Kondairak dioenez, Eskoziako printze baten biloba zen eta bizkaitarrek Leongo armadari aurre egiteko aukeratu zuten buruzagi. Ustezko gudua Padura izeneko lekuan gertatu zen, isuri zen odolagatik Arrigorriaga deitu zutenean, hain zuzen ere. Gudua irabaztearen ordainez Bizkaiko aurreneko jauntzat izendatu zuten.

Jeino (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Abadiñoko Done Bikendi elizako hilarri batean 'ego ieino' ageri da.

Jeremi (gizonezkoa)

  • Jeremías (es), Jérémie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Jeremias.

Joango (gizonezkoa)

  • Juan (es), Jean (fr)

  • Gutxienez XVII. mende arte erabilitako Joan izenaren hipokoristikoa. 1448an Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan Zestoako Joango Martin agertzen da.

Joanikot (gizonezkoa)

  • Joan, Juan izenaren hipokoristiko zaharra. Dokumentazioan aurrenekoz Donapaleun (Nafarroa Beherea) aurkitu dugu, 1395ean (Johanicot d'Escaray). Juanikot, Joanikote, Juanikote aldaerak ere eduki ditu, eta izan ere, azkeneko hau da Arrasate (Gipuzkoa) erre zuteneko kantuan azaltzen dena:

    Gomez handia [han] zan arren
    Han zan Presebal bere
    Bai Juanikote bere
    Madalenaan ei dautza
    Biola tronpeta bage.

    Joanikot Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.

Joanikote (gizonezkoa)

  • Juan (es), Jean (fr)

Joanis (gizonezkoa)

  • Joanes-en aldaera. Ikus sarrera hau.

Jokin (gizonezkoa)

  • Joaquín (es), Joachim (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Joakim.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper