2103 emaitza *:* bilaketarentzat [251 - 260]
Araban, Matauku eta Jungituren artean dagoen Andre Mariaren ermita. Izatez, Araban eta Nafarroan sarri gertatzen den bezala, antzina desagertu zen herri bateko eliza zen. Santuaren eguna irailaren zortziaren ondorengo larunbatean da.
Nafarroan, Zirauki eta Mañeruren artean dagoen Andre Mariaren ermita, antzinako herri baten hondarreko eraikuntza. 1192an aipatzen da lehendabiziko aldiz, Antso VI.aren garaian. Ermita XIII. mendekoa da; egun desagertu den XVI. mendeko eranskin edo gehigarria izan zuen. Orain ez du kulturik.
Anisia (es)
Gaztelaniazko Anisia izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako kidea da hau. Santuaren eguna abenduaren 30ean da.
Donostiako auzoa. Ikusi Añorga.
Ezkabarteko eta Ollarango herriak (Nafarroa) eta Andre Mariaren adbokazioak. Ollarango herria 1024an aipatzen da, bertako monasterio bikoitzagatik. Done Bladiren elizan bada XIII-XIV. mendeetako Andre Mariaren irudia. Ezkabarteko Anotz (Nafarroa) 1264an Odieta ibarrekotzat ageri da. Zorigaitzez, jatorrizko Andre Mariaren eliza eta irudi erromanikoak ez dira gorde.
Antero (es)
Gaztelaniazko Anteroren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. III. mendeko San Anterok bi hilabete baino gutxiago eman zituen Elizaren burutzat. Santuaren eguna urtarrilaren 3an da.
Grezierako Anthía 'loretsua' hitzetik dator. Hau Argosen Hera (Juno Erroman) eta Cnososen Afrodita (Venus Erroman) jainkosak izendatzeko erabiltzen zen. Adrianoren garaian, Sizilian, Santa Antia izeneko martiria bizi izan zen. Santuaren eguna apirilaren 18an da. Aldaera: Ante (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erdi Aroko izena. 1412an, esaterako, Ortzaizen (Nafarroa Beherea) ageri da.
Ikus Antonia.
Sancha (es)
Antsoren emakumeentzako baliokide dugu Erdi Aroko izen hau. Egia esan, Antsa aldaera (Ansa edo Anssa idatzirik) Andre aposizioaren ondoan azaltzen da aurkitu dugun guztietan (ikus Andreantsa). Beste gisan beti Santsa (Sansa, Sanssa), Santxa (Sancha), Santzia (Sancia) agertu ohi dira.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.