- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [241 - 250]

Gaskon (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Etorkiz gentilizioa zen ('Gaskoniakoa'), Alaman, Frantzes eta beste bezala. Aldaera: Gaskoi.

Gastea (gizonezkoa)

  • Erdi Aroan aurkitzen dugu euskal izen hau Lesakan (Nafarroa) 1366an, Gastea d'Alçayaga eta Bilbon 1464an, Gastea d'Espaster. Itxuraz Gartzearen aldaera da eta gazte euskal izenondo ezagunarekin loturik dago. Gasteiz toponimoaren oinarrian dagoela dirudi.

Gaston (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena; lehendabizikoz Leiren aurkitzen dugu 1124an. 1417an Balmasedako (Bizkaia) Gaston Aiala agertzen da banderizoen borroketan.

Gauargi (gizonezkoa)

  • Mitologiako pertsonaia. Gauez argi itxuran agertzen den izakia izendatzen du. Leku batzuetan Inguma-tik babesteko eskatzen zaio: Hi, aldiz, jin hakitala Gauargia.

Gaueko (gizonezkoa)

  • Gauez etxeetatik kanpo bizi den izaki mitologikoa, gauaren beraren irudikapena dena. Honek gauez etxetik landa egiten den lana zigortzen du, eta bereziki harrokeriagatik edo apustu egiteagatik etxetik irteten direnak. Ataunen (Gipuzkoa) behin neska talde bat goruetan ari omen zen, eta haietako batek urrutiko iturri batetik ura ekarriko zuela esan omen zuen. Etxetik atera omen zen, baina bidean galdu eta ez omen zen berriro agertu. Haizearen txistuarekin batean, hala ere, hauxe aditu omen zuten etxean gelditu zirenek: Gaua gauekoarentzat eta eguna egunezkoarentzat.

Genar (gizonezkoa)

  • Jenaro (es), Janvier (fr)

  • Ikus Jenaro.

Gendule (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Iruñerrian Guendule Sanz ageri da 1002. urtean. Nafarroako herri baten baino gehiagoren izena den Gendulain toponimoaren oinarrian dago. Erdarazko baliokidea Centol dela dirudi. Azken hau ageri da Lizarran (Nafarroa) 1366an, Pascoal Çentol, eta Seguran (Gipuzkoa) 1453an Çentol Peres de Oria. Aldaera: Gindul.

Gentzen (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Gencianoren baliokidetzat ematen da. Izen hau latineko Gentianus-etik atera da, eta hau Gentius-etik. Santuaren eguna abenduaren 11n da.

Geraxan (gizonezkoa)

  • Graciano (es), Gratien (fr)

  • Ikus Grazian.

Gerbasi (gizonezkoa)

  • Gervasio (es), Gervais (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Gervasioren baliokidetzat ematen da. Germaniar jatorriko izena da, etimologia ilunekoa. San Gerbasio martiria III. mendean bizi izan zen Erroman, anaia Anbrosiorekin batean. Santuaren eguna ekainaren 19an da. Ikus Eusebi.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper