- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [201 - 210]

Ander (gizonezkoa)

  • Andrés (es), André (fr)

  • Andres izenaren euskal aldaera, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean jasoa. Sukarrietan (Bizkaia), Sabin Aranaren udako etxearen aurrean, badago uharte txiki bat, Doniandere (Done Andere) izenekoa, bertan egon baitzen parrokia. Hedadura handiko izena da; maiz Jon-ekin batera erabiltzen da. Ikus Andres.

Anderazu (emakumezkoa)

  • Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III mendeak) agertzen den euskal izena, Andere-tik eratorria. Erdi Aroan ere maizkara azaltzen da, Leiren (Nafarroa), Valpuestan (Burgos) eta Kukullako Donemiliagako(Errioxa) dokumentazioan ikus daitekeen bezala. Anderaxo (Luchon herriko museoan, Frantzia), Anderazo (Leire, 1211) eta Anderezu (Itzalle (Nafarroa), XI. mendea) aldaerak ere badira. Ikus Andere.

Andere (emakumezkoa)

  • Andresa (es), Andrée (fr)

  • Erromatarren garaiko Akitaniako inskripzioetan agertzen diren izenetako bat da hau, Okzitaniako Tolosako museoan dagoen hilarri batean ikus daitekeen bezala. Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu: 955ean Cardeñan (Burgos), 991n Apardozen (Nafarroa), 1085ean Leiren (Nafarroa) (Andre Auria Zaarra) eta 1330ean Artaxoan (Nafarroa), besteak beste. Irudi duenez, izenaren lehendabiziko osagaia handi-rekin zerikusia dukeen and- da (ikus Andos, gizon izenen zerrendan); bigarrena Akitaniako idazkunetako Er(h)e- emazteki izena bera dela dirudi, etorkiz 'emakumea' adiera dukeena.

Anderedirida (emakumezkoa)

  • Taxoaren (Nafarroa) ageri da, 1085ean. Antza denez Andre eta Dirida izenak dira honen osagaiak.

Anderelanderra (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Landerra dira. Azken honetaz ikus Lander, gizon izenen zerrendan. Iratxen (Nafarroa) ageri da, 1164an.

Anderkina (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Andre-z eta -kin atzizki hipokoristikoaz osatua; bukaerako -a genero mozioa dateke. 950ean Anderquina ageri da Bureban (Burgos); Gaubeako Gurendes (Araba) herrian 1101ean Anderkina Dominicoz eta Anderazo Munnioz dokumentatzen dira, eta 1107an Anderkina Albariz Añanan (Araba). Aldaera: Andrekina.

Andia (epizenoa)

  • Nafarroako mendikatea, antzina Entzia, Urbasa eta egungo Andimendia osoa hartzen zuena. Ikusi Andia.

Andikoa (emakumezkoa)

  • Berriz (Bizkaia) herriko auzoa eta Andre Mariaren ermita, Oizko Sarrimendiren azpialdean dagoena. Antzina Berrizko elizara eramaten zen irudia euria eskatzeko. Lehen jaia otsailaren 2an baizik ospatzen ez zen arren, gaur egun Asentzio egunean ere egiten da, Pazkoko zazpigarren igandean.

Andima (gizonezkoa)

  • Ántimo (es)

  • Gaztelaniazko Ántimoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Andima Ibiñagabeitia (Elantxobe, 1926 - Caracas, 1967) idazle ezagunak zabaldu zuen.

Andion (emakumezkoa)

  • Mendigorriko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, antzina desagertutako herri baten azken lekukoa. Badirudi herria erromatarren garaiko Andelos hiriaren ondorengoa dela. XIV. mendean hustu bazen ere ermita, behialako elizaren geldikina datekeena, XVII. mendean berreraiki zen, beraren alderako jaiera handia zela bide. Behinolako Andelos herriaren hondakinetan aipatzekoa da erromatarren garaiko ur biltegia (7.350 m3).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper