- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [191 - 200]

Añana (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ezaguna da bertako gesaltzagatik, gatza lortzeko industriagatik alegia, Euskal Herrian erromatarren garaitik abian egon den gatzaga bakarra baita. Bertako Andre Mariaren eliza antzinako izen bereko ermitaren gainean dago eraikita. Aurreneko aipamena 902. urtekoa da. 1060an Andrekina izeneko emakume batek bertako gazkuntze batzuk eman zizkion Kukullako Donemiliagako monasterioari (Errioxa).

Anani (emakumezkoa)

  • Aniana (es)

Anartz (gizonezkoa)

  • Aingeru Irigarai euskaltzainak 1960an Akademiarentzat egindako izendegian ageri da. Beste izen asko bezala, Nafarroakoa dokumentazio zaharrean aurkitu zuen.

Anastase (emakumezkoa)

  • Anastasia (es), Anastasie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Anastasia.

Anaurra (emakumezkoa)

  • J. M. Satrustegik biltzen du, Euskal Izendegia-n. Ana izen bereziaren eta haurra izen arruntaren bat egitearen ondorio da. Azkena ohikoa izan da orain arte, Garazi aldean (Nafarroa Beherea) gutxieneko kontuan, familia batean izen bereko bi haurride (edo gehiago) zirenean gazteena adierazteko. Helburu bera erdieste aldera haundiri kontrajartzen zaion ttipi ere erabili izan da: cf. Manezaundi / Manezttipi; Mariaundi / Maddi / Marittipi, Luzaiden (Nafarroa). Herri honetan bada Mariaurrarenea izeneko etxea.

Anbortse (emakumezkoa)

  • Ambrosia (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Anbrosia.

Anborxe (emakumezkoa)

  • Ambrosia (es)

Anboto (epizenoa)

  • Durangaldeko mendi ezaguna (Bizkaia). Tontorra Arrazolan dago. Ikusi Anboto.

Anbroxe (emakumezkoa)

  • Grezierako ambrosiós 'hilezkorra' adjektiboarekin loturik dago 'jainkoen edaria' esanahia duen Ambrosia izen femeninoa. IV. mendean Milango apezpikua izan zen San Anbrosio Elizako doktoreetako bat da. Aldaerak: Anbortse (Deun-ixendegi euzkotarra), Anborxe eta Anbrosia.

Andagoia (emakumezkoa)

  • Kuartango ibarreko (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. Bertan XVI. mendean gaztelua egon zen. Herriaren inguruan arkeologia hondakin asko daude; aipagarriena Ataguren-go trikuharria da. 1514an hemendik Ameriketara joan zen Peru Pascual Andagoya konkistatzaile ezaguna. Eliza erromanikoa da, baina XVI. mendean berritu zuten.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper