554 emaitza *:* bilaketarentzat [241 - 250]
Mitologiako pertsonaia. Gauez argi itxuran agertzen den izakia izendatzen du. Leku batzuetan Inguma-tik babesteko eskatzen zaio: Hi, aldiz, jin hakitala Gauargia.
Gauez etxeetatik kanpo bizi den izaki mitologikoa, gauaren beraren irudikapena dena. Honek gauez etxetik landa egiten den lana zigortzen du, eta bereziki harrokeriagatik edo apustu egiteagatik etxetik irteten direnak. Ataunen (Gipuzkoa) behin neska talde bat goruetan ari omen zen, eta haietako batek urrutiko iturri batetik ura ekarriko zuela esan omen zuen. Etxetik atera omen zen, baina bidean galdu eta ez omen zen berriro agertu. Haizearen txistuarekin batean, hala ere, hauxe aditu omen zuten etxean gelditu zirenek: Gaua gauekoarentzat eta eguna egunezkoarentzat.
Jenaro (es), Janvier (fr)
Ikus Jenaro.
Erdi Aroko euskal izena. Iruñerrian Guendule Sanz ageri da 1002. urtean. Nafarroako herri baten baino gehiagoren izena den Gendulain toponimoaren oinarrian dago. Erdarazko baliokidea Centol dela dirudi. Azken hau ageri da Lizarran (Nafarroa) 1366an, Pascoal Çentol, eta Seguran (Gipuzkoa) 1453an Çentol Peres de Oria. Aldaera: Gindul.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Gencianoren baliokidetzat ematen da. Izen hau latineko Gentianus-etik atera da, eta hau Gentius-etik. Santuaren eguna abenduaren 11n da.
Graciano (es), Gratien (fr)
Ikus Grazian.
Gervasio (es), Gervais (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Gervasioren baliokidetzat ematen da. Germaniar jatorriko izena da, etimologia ilunekoa. San Gerbasio martiria III. mendean bizi izan zen Erroman, anaia Anbrosiorekin batean. Santuaren eguna ekainaren 19an da. Ikus Eusebi.
Gregorio (es), Grégoire (fr)
Gregorio izenaren aldaera. Iruñeko euskaldunek San Gregorioko dorreari Done Gergori esaten zioten. Sabin Aranak Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean bildu zuen izen hau. Ikus Gregorio.
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.