- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [191 - 200]

Erregu (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Erregu Acorda eta bere anaiak ganboatarren artean zeuden Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan.

Errodrigo (gizonezkoa)

  • Rodrigo (es), Rodrigue (fr)

  • Germaniar jatorriko *Hrôthrîks izena Rodericus eran latindu zen, eta gero Rodrigo bihurtu erdaraz. Euskarazko Errodrigo azken honetatik atera da, bistan denez. Horrela deitzen zen bisigodoen hondarreko erregea, bere aurrekoek bezala euskaldunak ezin garaitu zitzakeena. Santuaren eguna martxoaren 13an da. Aldaera: Edrigu.

Errolan (gizonezkoa)

  • Roldán (es), Roland (fr)

  • 776. urtean euskaldunek Iruñeko sarraskia mendekatzeko Karlomagnoren armadari eraso zioten eta hainbat gerlari hil zituzten, Errolan buruzagia horien artean. Gertaera ahoz aho ibili zen, eta hain ezagun egin zen non Errolan mitologiako pertsonaia bihurtu baitzen. Arruazu, Behorlegi, Donaixti, Itzaga-Iga, Erratzu eta Atan, esaterako, badaude Errolan erraldoiak jaurtikitako harriak.

Errupin (gizonezkoa)

  • Rufino (es), Rufin (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rufino izenarentzat propo-saturiko baliokidea. Latineko Rufinusetik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta handiko izena izan zen.

Esteban (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

Estebe (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Ikus Eztebe.

Esteben (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Ikus Eztebe.

Estepan (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eztebe.

Etor (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Jainkoaren etorrera (Mendekoste) izendatzeko proposatutako izena.

Etxahun (gizonezkoa)

  • Pierres Topet (Barkoxe, 1786-1862) koplari ezagunaren goitizena, Etxahunea haren sortetxeari zor zaiona. Nahiz eta berak deus ere idatzi ez, kantuak ahoz aho iritsi zaizkigu. Entzutetsuenak Ahaide delezius huntan, Bi berset dolorusik eta Munduan malerusik dira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper