- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2072 emaitza *:* bilaketarentzat [131 - 140]

Alexandere (emakumezkoa)

  • Alejandra (es), Alexandra (fr)

  • Herriak sortutako Alesandere izenaren aldaera. Ikus Alexandra.

Alexandrina (emakumezkoa)

  • Alejandrina (es), Alexandrine (fr)

  • Latineko Alexandrinusetik dator, eta hau Alexandrotik.

Alexo (gizonezkoa)

  • Alejo (es), Alexis (fr)

  • Grezierako Aleixos 'aldezlea, babeslea' pertsona-izena San Alexorenganako jaierari esker zabaldu zen Erdi Aroan. Kondairak dioenez, ezkondu zen egun berean emaztea utzi eta bere ondasun guztiak banatuta Lur Santura joan zen erromes. Mariaren Mirabeak (Serbitak) izeneko ordenaren zazpi santu sortzaileetakoa izan zen. Basamortuan bakardadeko bizia egin ondoren Italiako Toscana aldean predikatu zuten. Alejo Falconeri santua hil zen egunean, otsailaren 17an, gogoratzen ditu Elizak zazpi sortzaileak.

Alfontsa (emakumezkoa)

  • Alfonsa (es)

Alfontsina (emakumezkoa)

  • Alfonsina (es), Alphonsine (fr)

  • Germaniar jatorriko Alfontso gizon izenetik sortua. Iberiar penintsulako zenbait errege horrela deitzen zirelako hedatu zen bertako erresuma batzuetan. Euskal Herrian, berriz, historian zehar ez da sobera erabili.

Aliza (emakumezkoa)

  • Alicia (es), Alice (fr)

  • Ikus Alizia.

Alize (emakumezkoa)

  • Alicia (es), Alice (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra laneko (Arana eta Eleizalde, 1910) Keltse eta Dare moduko izenen analogiaz XX. mendean sortutako izena. Ikus Alizia.

Alkain (emakumezkoa)

  • Gabiriako (Gipuzkoa) Andre Mariaren adbokazioa. Herri izen honen aurreneko aipuan (XIV. m.) Santa Maria de Algaym irakurtzen da. Eraikuntza XVII-XVIII. mendeetakoa izan arren atea lehenagokoa da. Andre Mariaren irudia XV. mendekoa da. Santuaren eguna abuztuaren 17an ospatzen dute.

Allande (gizonezkoa)

  • Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)

  • Zuberoan erabiltzen den Arnaut izenaren txikigarria. Ikus Arnaut eta Ellande.

Almike (emakumezkoa)

  • Bermeoko (Bizkaia) Almika auzoko Andre Mariaren ermita XI. mendean eraikitako monasterioa izan zen. Herriaren zaindaria denez gero, lehorte garaian irudia ateratzen zuten, euria eskatzeko. Santuaren eguna irailaren 8an da; egun honetan oinez joaten dira Bermeotik Almika-raino. Orain ahoz Almike esaten diote eta horrela zabaldu da neska-izen moduan.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper