252 emaitza *:* bilaketarentzat [41 - 50]
Kontrastan (Araba) erromatarren garaiko hilarri batean agertzen den izena: Araica Arai f(ilia) ('Araika Arairen alaba'). Nahiz eta ageri den pertsonaia gizonezkoa den, XX. mendean izena berriro erabiltzen hastean emakume-izen moduan erabili izan da.
Nafarroako ibarra, Aralar mendiaren magalean. Ikusi Araitz.
Euskal Herriko mendilerro ezaguna, Nafarroaren eta Gipuzkoaren artean kokatua. Ikusi Aralar.
Urumealdeko herria eta mendia (Nafarroa). Ikusi Arano.
Ultzamako mendia (Nafarroa). Ikusi Arañotz.
Altzania mendikateko mendia, Asparrenekoa (Araba). Ikusi Aratz.
Lapurdiko herria. 1199an pertsona izentzat dokumentatzen da, Funesen (Nafarroa). Ikusi Arbona.
Erroibarko herria (Nafarroa). Ikusi Ardaitz.
Labioko eta Zizur Nagusiko (Nafarroa) toponimoak. Ikusi Ardoi.
Gipuzkoako antzinako hiru alkatetza nagusietako bat.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.