224 emaitza *:* bilaketarentzat [51 - 60]
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Diego izenarentzat proposatutako baliokidea. Oinarrian Erdi Aroko Didako izena dago, baina beste izen askotan bezala (Gaizka, Gorka, Joseba...), -a amaiera jarrita gizonezkoentzat proposatu zuten.
Leku-izen ezaguna Nafarroa Behereko hiriburua izateagatik. Done Joane santu izenetik sortu zen.
Jose Maria Satrustegik Euskal Izendegian bildutako izena.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Dióscororen baliokidetzat ematen da.
Eihar izena erromatar garaiko hilarri batean ageri da Contrebia Leucade izeneko hirian (gaur egun Aguilar del Río Alhama, Errioxa).
Eki hitzaren ekialdeko aldaera, Joanes Leizarragak aipatzen duena. Baionan 1814an argitara emandako Uskara Librian ondoko esaldia ageri da: Jesüs, jüstiziazko ekhia....
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.