1 emaitza antso bilaketarentzat [1 - 1]
Sancius (es), Sancho (es), Sanctius (es), Sanche (fr), Sancius (fr), Sancho (fr), Sanctius (fr), Sancho (en), Sanctius (en), Sancius (en)
Latineko Sanctius-etik (sanctus 'donea' hitzetik) atera zen euskal izen hau, San(t)zo eta San(t)so bitarteko zirela. Nafarroako erregeen izena izan zen, eta hau dela medio aski entzute handia erdietsi zuen. Oihenartek XVII. mendean bildutako atsotitzetako batean ageri da: 'Anxo limosnari, urde ebatsiaren oinak dematza beharrari'. Jaieguna ekainaren 5ean da. Aldaerak: Antxo, Santso, Santxo, Santzo...
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.