sinalefa - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SINALEFA

(grek. sunaloiphe, nahastua, batua)

Lizentzia metrikoa da, eta hitz baten bukaerako bokala hurrengo hitzaren hasie rako bokalarekin –edota bokalekin– bat egitean datza. Hitz neurtuzko testuetan, bat eginiko bi bokal horiek silaba metriko bakartzat jotzen dira. Elkartzen diren bokalak berdinak izan daitezke, eta, orduan, bat balira bezala esan eta kontatzen dira; esate baterako, adibidez: zur’etxe , hir’urte , Jaink’on , (Orixe). Lau eta hiru silaba izan beharrean (zure / etxe), (hiru / urte) edota (Jainko / On), sinalefari esker silaba bana galtzen dute, ukimena dela eta. Elkarketa arrunta da, gisa berean, berdinak diren hitz baten amaierako eta hurrengoaren hasierako bokalak elkartzea, bigarrena dip tongo baten lehen osagaia denean ere. Elkartzen diren bokalak ezberdinak badira, aldiz, diptongoa osatzea gerta daiteke; baina diptongorik osatzen ez duten bokal elkarketak ere gertatzen dira.

Euskal poesia idatziaren metrikan, sinalefa lotura horiek guztiak erabiltzeko askatasuna izan da, eta, gisa berean, sinalefarik ez egiteko askatasuna ere bai. Sistema irekia izan da. Arau zorrotzik gabea. Nolanahi ere, euskal idazleen metrika praktikoaren azterketek adierazten dutenez, goranzko diptongoak osatzen dituzten sinalefak ere egin izan dira eta inolako diptongorik osatzen ez duten bokal elkarke tak ere bai, enklitiko edo azentu gabeak diren zenbait hitzekin bereziki; esate bate rako, “eta”, “ere” juntagailuen lehen silabarekin elkartuz aurreko hitzaren amaierako bokala.

Altunaren iritziz, euskal metrikan araua sinalefa egiteko askatasuna izan bada ere praktikan, zenbait joera nabari daiteke; esate baterako, bokal berdinak elkartzeko joera eta beheranzko diptongoa (au, ai, eu, ei, oi, ui) osatzen duten bokalak elkartzeko joera ere bai. “Ahozko hizkeran lotura horiek egitea arrunta dela” argudiotzat hartuz, S. Arana Goirik ( Lecciones de ortografia del euzkera bizkaino, 1896), euskal metrika arautzeko eginiko saioan, sinalefa horiek beti egiteko gomen dioa eman zuen, eta Olerkariak taldeko Lizardi eta Lauaxetak, esaterako, euren olerkietan haren metrikaren aplikazioa egin zuten, gehiago edo gutxiago.

Bestelako zortea izan zuen A. Oihenartek idatziriko L’’art poetique basque, Indiquee dans Une lettre escritte a un cure du pays de Labourt au moys de mai 1665 tratatuak, P. Lafittek hirurehun urte geroago (1967) argitaratu baitzuen. Elisio eta sinalefak zorrotz betearazteko gomendioa egiten da han, eten eta errima arauez gain.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, B ERTSO LERRO , L IZENTZIA METRIKO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: sinalefa
 fr: synalèphe
 en: synalepha

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper