satan - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

satan
sataneria

 
SATAN

(hebr. Satan, etsai, aurkari)

Asto-lasterretan, pastoraletan eta beste zenbait herri antzerti motatan ageri diren pertsonaia dantzariak dira. Satan, Bulgifer, Belzebuth, Aztaroth, Brindamour, Jupiter... izenekoak traje zibilez janzten dira, gorriz eta txapelaz, inoiz trikornioa, kakoa edota zigorra eskuan dutela. Ibilera aldakorra eta nahierakoa dute, ezkerre ranzkoa, musika doinu propioa dute eta saltoka nahiz lasterka eta dantza arina egi ten dute. Satanek ez dute kantatzen; errepresentazio horietan izaten diren aingeruei eta pertsonaia zintzoei dagokie hori egitea; dantzatzea, aldiz, satanei dagokie.

Satanen arteko errepresentazioa, keinu eta solasez osatua, arina eta ezaxolaz koa da. Zenbaitetan, guztiz likitsak eta lotsagabeak dira portaeraz eta mintzoz, gizon-andereak gaiztakeriara bultzatzeko gonbitak dira. Fartsen tankera dute eta pastoraletako mintzairaren aldean, gatz eta piper ugari dute. A. Boadella Els Joglarse ko zuzendariak dioenez, P. Urkizuk eginiko elkarrizketan ( Antzerti Berezia

4:
1983, 2) , Katalunian ere Pastoral edo Pasioetan deabrua ageri denean gozatzen du herri xeheak benetan, orduan dastatzen eta ospatzen du antzertia, Gaiztoa Ona baino ikusgarriago delako.
B.
Oyharçabalek ( La Pastorale souletine. Edition critique de Charlemagne, 1991) dioenez, XVII. eta XVIII. mendeko pastoraletan satanek zernahi lotsagarrikeria egi ten zuten agertokian bertan, arropak askatu, edan eta abestu ere bai. Hainbatean satanek pastoraletako estilo puztuaren kontrapuntu burlatia egiten dutela dirudi, eta haren asmo didaktikoen iseka. Oyharçabalek berak jasotako bertso batzuetan emanak dituzte satanek euren joko edo errepresentazioaren arauak:

“Thomako lehen articuliaq dio ounsa ala gaizqui eguitia oro bat datiela gouretaco çier cer nahiren erraitia Segont articuliaq dio aldiz Behar duçiela behatu guc cer nahy erraniq ere estuçiela behar khechatu Guq idoquiaq aldiz marcatçen du çieq içan baçinandie çuhurrago asto eder hoyen ikhoustiagatiq etcinandiela hounaco.”

Satanen zeregina, hirukoitza da: dantzatu, ikusleei atseden harrarazi euren elka rrizketa ausartez, eta türk ei laguntzea, euren atzetik desfilean joanez, haien animua berotuz bataila egiteko eta hildako gerlariak jasoz infernura eramateko. Türk en lagun tzaile izaera horren ondorioz, uniforme militarraz jantzita agertzea ere erakarri du.

[P.U., L. O.]

Ikus, halaber, A STO - LASTER , P ASTORAL .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: satanes
 fr: satans
 en: satans

 
SATANERIA

Pastoraletan eman ohi den satanen antzezpena da. M. A. Garamendik dioenez, errepresentazio luze eta oso kodifikatuak direnetan sarturiko tarte komikoak osatzen dituzte. XIV. mendetik XVI.erainoko Frantzia eta Ingalaterrako misterioetan halako “deabrukeriak” ugariak izaten ziren eta Zuberoako pastoraletako “sataneriak” ere haiengan dute jatorria, ziurrenik, errepresentazioa hedatzeko baliabide gisa bere ganatu izango zutelarik, XVI. eta XVII. mendeko nekazal giroko misterioen bitartez ezagutu ondoren.

B. Oyharçabalek dioenez, aldiz, sataneriak, misterioetako deabru krudel eta munstro erakoetatik baino askoz gertuago daude bufoietatik, bai itxurari eta bai zereginari dagokionez. Misterioetako satanak baino, Bretainiako herri antzerkietako bufoien antzekoago dira, euskal pastoraletan, irri eragingarri ez ezik, Satanen mun duko pertsonaia deabruak baitira. Satanek dantzatu, ikusleei atseden eta atsegin harrarazi eta türko ei laguntzen diete. Türk en laguntzaile izaera honen ondorioz, zenbaitetan haien janzkera militarraz jantzita agertzen dira, haien atzetik desfilatzen dute eta haiek animatzeko helburua dute.

Satanen munduaren partaide diren türko eta satanei datxekie Pastoraletan komikotasuna. Gaizkiaren ezaugarri berezkoa da barregarri izate hori, baina ez da komikotasun leun edo barregarria soilik, helburu didaktiko-moral jakina du eta asmo teologiko batetik heldu da, R. Hessek (1976) formulatu zuenez, ikusleak bekatuare kin egin behar du aurrez aurre eta harengandik ihesi egin. Ikuspuntu psikologiko eta enpirikotik, ez omen dago ezer irrigarri agertzeak baino gehiago izutzen gaituenik. Bekatari den ikusleari, bekatua irriegingarriaren ezaugarriez horniturik agertzen zaio.

[P. U., L. O.]

Ikus, halaber, P ASTORAL , S ATANAK .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: escena de satanes
 fr: scène de satans
 en: scene of satans

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper