paremiologia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PAREMIOLOGIA

(grek. paroimia+logos, erran zaharren tratatua)

Erran zahar edo atsotitzen genero literarioaz arduratzen den literatura ikerketen atala da. Esaera zaharrak deskribatzeko esan daiteke aforismo eitea duten esaldi laburrak direla, estilo bereziz markatuak eta erabilera jakina dutenak, eguneroko mintzairan, ahozko estilo jasoagoan eta idatzizko estiloan.

Aforismo eitea esandakoan, zera hartu behar da gogoan: esaldi laburra, gehie netan jakinduri ideia bat daramana edota gogoeta etiko-estetiko bat. Estilo berezia aipatzerakoan, esan nahi da baliabide literario jakinak erabiliz mamitua dela, batez ere nabarmentzen direlarik baliabide metrikoak, erretorikoak, morfo-sintaktikoak; eta testu hori ulerterraza ez ezik erabilerraza ere badela, bai igortzerakoan, bai hartzerakoan; erabilerari dagokionez, berriz, esaera zahar horien lekua poemen edo ipuinen azkenean dela, baina ez da harritzeko gauza hasieran edota erdialde an aurkitzen badira.

A. Oihenartek dio, bere atsotitzen bilduman, garai guztietan izan direla erran zaharrak, ez bakarrik herri xehearen artean –jendearentzat oso ezagunak baitira horrelako supitak–, baita jakintsuen artean ere. Esaera zahar horiek diskurtsoaren apaingarri badira izan solasaldian, eta argumentu ere bai inor limurtzeko garaian. Eta Aristotelesi jarraituz dio erran zaharrak antzinako filosofia baten hondakinak direla, eta filosofia hori guduek eta hondamendiek txirtxilatu zutela, eta pusketok gorde izan direla beren laburtasunari esker, eta gauzak adierazteko duten molde ederrari esker.

Esaera zaharrak, beren egituraren arabera, buruz gorde ahal izateko asmatuak eta antolatuak izan dira. Horretarako artifizio erritmikoa erabili izan da; alderdi hori oso kontuan izan da ahozko literaturaren ikertzaileen artean. Poesiaz ari delarik ahozkotasuna, osagai hauek finkatzen dira artifizio erritmikoa zehazterakoan: pun tua, erritmoa, kantua, gorputz espresioa. Baina atsotitzetan berez eta nahitaez doi nurik eta balantzarik ez dagoenez, aipagarriak dira zinez, horiez gainera, figura erretorikoak, tropoak, morfosintaxia eta estilistika arloko zenbait bereizgarri. Hitzaren efektu iraunkorrak behar dira lortu oroitzapenean.

Euskal paremiologiari dagokionez, modu askotara izendatzen dira paremiak euskaldunon artean. Azken urteotan asko erabiltzen da atsotitz , A. Oihenartek sor tutako neologismoa. Badira beste zenbait hitz gauza bera adierazteko: supita, erre frau, erran zahar, esaera zahar, arrapu, erasi, erranki, errankizun, erran zuhur, esa lege, hitzur, hitz zahar, zuhurtitz eta abar.

Atsotitz bildumarik zaharrenak, euskararen eremukoak, hauek dira: E. Garibaik Joan de Idiakezi bidali zizkionak; Refranes y Sentencias de 1596 deritzatenak; L’interprect... izenburua daramatenak, 1640koak; L. Martinez de Isastirenak; Arnaut Oihenartenak; Jakes Belarenak; eta Bertrand Zalgizerenak. Gero, XIX. mendean, J.

A. Mogel, J. A. Uriarte eta Segura Bizkaitik; A. Iturriaga Gipuzkoatik; J. P Darthayet eta J. Duvoisin Laburditik; E. Intxauspe Zuberoatik; M. Landerretxe Nafarroa Beheretik. Gure XX. mendeari begiratuz gero, gerraurrean R.M. Azkue eta D. Intza dira bildumarik hornituenak aurkeztu dituztenak, aipatu gabe azken urteotako bil dumak, hala nola, G. Garaterena.

Gure arteko jakintsuek atsotitzen garrantzia ez dute beti ikusmira berdinez aztertu. Bilduma zaharrenek historia mailako ardura ageri dute lehenik eta maize nik. Herri kultura eta hizkuntza bera ere moraltasunezko errepin ugariz hornituak ikusi ohi dituzte. Eta moral filosofia herrikoiaren demostrazio gisa atsotitz andana jarri ohi dute kezka historikoen amorez idatzitako liburuetan. Gogora bedi, esate baterako, P. Agerre “Axular”ek berak herri esaera batez baliatuz ezarri ziola izen burua bere aszetika liburuari: Gero , hitzaurrean azaldu zuelarik euskal erran zahar horrek, “gero dioenak bego dioela”, eta hobe dela “damua garaiz”. Baina XIX eta

XX. mendeetan, gero eta nabariago agertzen zaizkigu linguistika eta folklore maila ko ardurak eta axolak. L. L. Bonaparteren, J. Urkijoren eta R. M. Azkueren lanek alde batetik; eta J. M. Barandiaranen lanek bestetik, horiek egin dute atsotitz mun dua tresna garrantzizkoa izan dadin euskal kulturaren linguistika eta antropologia ko ikaskuntzetan.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, A HOZKO L ITERATURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: paremiología
 fr: parémiologie
 en: paremiology

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper