oda - Literatura Terminoen Hiztegia

 

ODA

(grek. ode, kantua)

Lirika nagusiko poema mota bat izendatzeko erabili zen, kontakizunari atxikiri koa. Antzinate klasikoan Pindarorenak izan ziren oda ezagunenak, hots, olinpiar jokoetan garaile ateratzen zenari eskainiriko kantuak: oda pindarikoak deritzenak. Oda sorta bakoitzak hiru ahapaldi izaten zituen, lehenengo biak egitura berekoak. Pindaroren odek serie hirukoitza zuten, hots, estrofa, antistrofa eta epodo izeneko unitateak. Pindaroren odek gehienetan aire handiko kantuak ziren, joko olinpikoeta ko irabaztunen ohoretan eginikoak bereziki. Aldi berean, ordea, herriak tankera askoz xumeagoko odak ere egiten zituen, molde bereko ahapaldietan eratuak. Beste askoen artean, Safok eta Anakreontek sorturikoak ere aipatzen dira gogoan garrientzat. Literatura latindarrean Horazio agertzen da odagile nagusi, eta ehun eta hiru oda zenbatzen zaizkio. Oden gai gogokoenak adiskidetasuna, politika, janari eta edariekin loturiko plazerak ziren, eta, bidaiak eta nekazari giroko bizitza ren abantailak kontatzen zituztenak. Gerora sorturiko odek Grezia eta Erroman egi nikoen antza zuten, baina konbinazio formal ugariagoarekin. Euskarara J. A. Etxeberriak itzuli zituen Horaziorenak ( Quintus Horatius Flaccus. Olerkiak , 1988).

Oda, egituraz, ez zen izaten pieza luzea; ahapaldiek, gehienetan, sei edo zortzi neurtitz edo bertso lerroko moldea zuten. Berezitasun formal nagusia espre sioaren suhartasuna zen, eta, sailkatzerakoan, hiru mota bereizten ziren: heroikoak, filosofikoak eta anakreontikoak. Azken horietan, bizitzaren alderdi atsegina eta ludi koa kantatu ohi zen, adibidez amodioaren eta aisiaren nahiz jan-edanaren goraza rrea.

Erdi Aroan, F. Petrarkak berreskuratu zuen oda Italian, eta geroago P. de Ronsardek Frantzian, J. Miltonek Ingalaterran eta Garcilaso de la Vegak Gaztelan, eta haren Oda a la flor de Gnido oso ezaguna bilakatu zen. Errenazimentuan ere, ukitu klasikoari atxikirik eta trobalarien generotik hobeto bereiztearren, maiz erabili izan zen oda. Neoklasizismoan poeta odagileetan J. Meléndez Valdés da aipagarri, eta erromantizismoan J. Keats, V. Hugo eta J. Espronceda. XX. mendean, odaren esparruan –egitura klasikoen ondoan– beste konbinazio asko agertzen dira, baina beti nolabaiteko eskema kateatu batez. Aipagarri da F. García Lorcaren “Oda al Santísimo Sacramento” eta “Oda al Rey Harlem”, Poeta en Nueva York poema libu ruan emanak.

Oda mota anitz izan daiteke. Hala, oda anakreontikoak, bizitzaren alde atsegi nak kantatzen dituztenak; oda sakratuak, Ama Birjina eta santuen goresmenak; oda heroikoak, gizaki ospetsu eta berezien egitate handiak; eta oda filosofiko-moralak, giza gorabeherei atxikitako alderdiak agerian jartzen dituztenak. Gaur egun, odak edozein sorkuntza poetiko zabala eta molde jasoa duena adieraz dezake.

Euskaraz, oda pindarikotzat har genitzake, besteak beste, N. Ormaetxea “Orixe” Euskaldunak poeman kirolarien gorapena eginez sorturiko ahapaldi batzuk. Esate baterako, Pestaburu izeneko lehen atalean deskribatzen duen balanka joko aren amaieran, irabaztunari eginiko bertsozko gorazarrea:

I IV “Labain’go seme bizkor -Non bizi da Ansorena?-Gurutz Ansorena: Jeiki da gizona; Ire goraipatzeko Goldea kiderretik Aski duk izena. -akullu antzera-Aiten aiten aritik

zuzen artuta dio: -Ara an baserria…-

Zuzen atorrena , aren arikoa d a

Ez duk ik lotsatuko Gaur irabazia.”

Balankari zena.

II I Euskalerri guzia n Balankan nagusi , napar bat joan zai o bear dula ikus i Gosaltzen alorrea n gizon bat eserki , idiak askaturi k golde-andaitzeti .

[L. M. M.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: oda
     fr: ode
     en: ode

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper