neurri - Literatura Terminoen Hiztegia

 
NEURRI

Neurriak, metrikan, neurtitz edo bertso lerro baten silabak zenbatzea esan nahi du, edota neurtitz horren egitura erritmikoa haztatzea. K. Mitxelenaren iritzian, sila ba da euskal neurtitzen oinarri, eta aspalditik, gainera, “Etxeparez geroz gutxienez . Lau dira, P. Altunak dioenez, euskal neurtitzen funtsezko osagaiak: silaben kopurua, puntua, etena eta pausaldiak dira; bi azkenak ez, halere, nahitaezkoak. Bestetik, K. Mitxelena aipatuz esaten du hor dagoela “silaba jakinik ez duten kanta zaharren neurria” ere. Eta, gainera, “azentuari dagokionez euskal bertsogintzak ez dirudi ezer ikustekorik izan duenik guganaino iritsi diren ereduetan” (P. Altuna, 1994).

Neurtitz edo bertso lerro baten silaba kopurua neurtzeko, kontuan izan behar dira, alde batetik, neurtitz horren silaba fonologikoak (euskarak bere-berea duen silabak kontatzeko modutik sortuak) eta silaba metrikoak (silabak kontatzeko modu ikasi eta landuaren araberakoak), non gertatzen baitira zenbait fenomeno silaben berezko kopurua alda dezaketenak, lizentzia metrikoak deritzenak, hala nola, sina lefa, sineresi, dieresi, aferesi, sinkopa, protesi, epentesi, paragoge .

Zenbat silabakoak diren bertso lerroak euskaraz, aski trenkatu gabeko arazoa izanik ere, demagun, hasteko, J. I. Aranaren iritzia: “Txikiena bikoa eta handiena hogeita batekoa; eta erabilienak bostetik hamabostera bitartekoak (bederatzikoak, hamabikoak, eta hamalaukoak izan ezik)”. Halere, silaba bakarreko bertso lerroak sortu zituen Lizardik “Biotzean min det” poeman:”Ots// Ots// Bizion oñok!”. Nolanahi ere, hurbilketa deskriptibo hori baliagarri da hegoaldekoentzat, lehen urratsak ema teko gutxienez; baina hor dago iparraldekoen usadioa eta horrek azpian daraman teorizazioa ere, praxi eta teoria horiek adierazten dutelarik, mugaren bi aldeetan dauden ezberdintasunak ikusita, bertso lerroa zertan datzan erabakizun dagoela oraindik euskal metrikan.

Eztabaida horretan sartu gabe, P. Altunak (1994) zera dio: “Guretzat aski da jakitea lerroak, luze samarra denean, hamabost silabatik-edo gorakoa, bere baitan dituela multzo edo lerro zati batzuk, lerroaren pausaldiez edo etenez markatuak”. Etenaldiko muga non dagoen jakiteko, “zortzi silaba gutxiegi dira; hamar, aldiz, nahikoa dira gehienetan, ez beti; eta hamaika, zer esanik ez, beti. Bederatzikoak ez bide dira oso ezagunak, ez dute taxu berdinik eta ez dute etena beti silaba jakin baten ondoan egiten. Beraz hamarrean dago muga”.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, A IRE , B ERTSOGINTZA , B ERTSO LERRO , E RRIMA , E TEN , D OINU , L IZENTZIA POETIKO , M ETRIKA , P UNTU , O IN .

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper