modu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
MODU

Bai Tzvetan Todorovek bai G. Genettek modu ( mode ) termino hori erabili zuten diskurtso narratiboaren azterketaren alderdi bat izendatzeko. Todorovek (1966) dis kurtsoaren azterketan hiru alderdi aztertu zituen: denbora ( temps ), modua ( mode ) eta aspektua (aspect). Todorovek moduaren esparruan Genetten distantzia eta ahotsaren azterketa batera ematen zituen. Genettek (1972) Todoroven azterketa jarraitu bazuen ere, zenbait aldaketa proposatu zituen. Horrela, diskurtsoa (récit) aztertzeko hiru alderdi proposatu zituen: denbora (temp), ahotsa (voix) eta modua (mode). Moduaren sistema Todorovek aspektu (aspect)izendaturiko alderditik abiatuz garatzen du (hots, perspektibaren alderditik) eta moduaren alderdian landuriko distantzia ere gehitzen dio horri. Horrela, moduaren azterketan narrazioaren informazioa arautzen duten bi alderdi nagusiak biltzen ditu, istorio (histoire) eta diskurtso (récit) arteko harremanak kontuan izanik: distantzia eta perspektiba.

Distantzia : alderdi horretan igorritako informazio kantitatea du hizpide. Genettek imitazio hutsaren (Platonen kontzepzioa, diegesi/mimesi bereizketan bil dua) edo erakusketa hutsaren (H. Jamesen kontzepzioa, showing/telling bereizke tan bildua) kontzepzioak baztertu zituen. Haren ustez, kontaketa batek ezin du era kutsi edo imitatu adierazten duen ekintza, diskurtso narratibo oro hizkuntzaz eraikitzen baita, eta hizkuntzak esanahia baitu imitaziorik egin gabe. Diskurtso narratibo batek mimesi ilusioa soilik sor dezake, baina kontaketaren bitartez egiten du. Horregatik, bereizketa nagusia ez du kontatu eta erakustearen artean egiten. Narrazioen arteko ezberdintasuna, kontaketa maila ezberdinen agerpenarekin lotu ko du. Lehenik, imitazioaren ikuspegiaren aurkako jarrerak, sailkapen bat egitera darama: gertaeren narrazioa ( récit d’événements ) eta hitzen narrazioa ( récit de paroles ). Gertaeren narrazioan ilusio maila bi faktorek baldintzatzen dute: informa zio narratiboaren kantitateak eta berriemaile (kontalari) baten agerpen edo agerpen ezak. Mimesi ilusiorik handiena informazio kantitate gehien eta berriemailearen agerpen gutxienekoarekin lortzen da. Baina, alderdi horiek, Genetten ustez, ez dira moduaren atalean landu beharrekoak. Izan ere, informazio kantitatea denboraren alderdi baten ondorioa da, eta berriemailearen (kontalariaren) agerpena ahotsaren alderdi bat da. Beraz, hitzen narrazioa aztertzen du distantziaren alor horretan, pertsonaiek esaten dutena kontatzeko zein aukera dauden aztertuz. Errealitateko hitzezko ekoizpen batekiko hiru distantzia maila bereizten ditu, kontalariaren mani pulazio mailaren araberakoak:

  1. Diskurtso zuzena ( discours rapporté ): kontalariak pertsonaien elkarrizketa edo bakarrizketak berrekoizten ditu. Beraz, pertsonaien ahotsa zuzenki eta soil-soi lik entzuten da. Teknika horri estilo zuzena deitu izan zaio.
  2. Diskurtso narratibizatua ( discours narrativisé ): kontalariak elkarrizketak edo bakarrizketak laburtzen ditu.
  3. Lekuz aldaturiko diskurtsoa ( discours transposé ): kontalariak, solaskideen hitzak ahalik eta zintzoen adierazten ditu, elkarrizketa zeharkako estiloan (librean nahiz ez) berrekoizten du. Beraz, pertsonaiaren ahotsarekin batera kontalariaren ahotsa ere agerian geratzen da.

Euskal eremuan, diskurtso mota horietaz hitz egiteko idazmolde (G. Garate) eta espresamolde edo kontatze motak (J. Amenabar) izendapenak erabili dira.

Ikuspuntua edo fokalizazioa. Ekintza, gertaera edo egoerak diskurtso narratibo bihurtzen dituen gertaeren hautaketa prozesuari deritzo perspektiba. Genettek ikuspuntuaren azterketan iraulketa ekarri zuen proposamena egin zuen. Perspektibaren inguruko azterketetan ordura arte nahasturik zeuden bi kontzeptu bereizi baitzituen: ikuspegia (nork begiratzen du gerora, non dago hautemate gunea izatera igaroko dena) eta ahotsa (nork hitz egiten du). Azterketa batzuetan eta besteetan perspektibaren inguruan aritzeko ikusmenari erreferentzia egiten dio-ten terminoak erabili dira: ikuspuntua, point of view , punto de vista, vision … Genette fokalizazio izendapenaren alde dago, soilik ikusmenari atxikiriko terminoak ekar ditzakeen murriztapenak ekiditeko. Genette izan zen fokalizazioaren inguruko sail kapen ezagunenetarikoaren egilea. Fokalizazioaren bitartez kontalariak kontaketa ren eremuan murriztapenak egingo ditu; hots, kontaketaren informazioa kontalaria ren galbahetik igaroko da. Horrela, fokua leku jakin batera bideratuz, kontakizunari norabide jakin bat ematen zaio. Hiru fokatze mota bereizi zituen, kontalariak aur kezten duen eduki motaren arabera:

Kanpoko fokalizazioa : Fokatze mota horren bidez, gainazaleko ezaugarriak, ekintzak, espazioak soilik aurkezten ditu kontalariak. Hots, begiekin haute man daitekeenaz mintzatzen da. Esaterako, R. Saizarbitoriaren 100 metro eleberrian soilik zentzumenen bitartez hauteman daitekeen informazioa eskaintzen da.
Barruko fokalizazioa : fokatze mota horren bidez, kontalariak pertsonaia batzuen edo pertsonaia jakin baten barne munduari, haren kontzientziari eskaintzen dio arreta. Hortaz, ikusmenaz gaindiko beste zentzumenez ere baliatuko da egoera aurkezteko. Esaterako, A. Urretabizkaiaren Zergatik Panpox eleberrian, Antxonen amaren barne mundua irudikatzen da.
Fokalizazio orojakilea (Zero fokalizazioa): fokatze mota horretan kontalariak ezagutza ahalmen mugagabea erakusten du. Esaterako, Tx. Agirreren ele berrigintzan irudikatzen diren kontalari orojakileek beti pertsonaiaren ingu ruko ezagutza mugagabea dute.

[I. R.] Ikus, halaber, I KUSPUNTU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper