Elizak eraturiko ospakuntzen giroan sorturiko kantuak dira Marijesiak deituriko ak. Gernika eta Arratia aldean kantatzen dira, ilunduz geroztik, etxez etxe taldetan ibiliz eta bederatzi egunez, azkena Gabon gauekoa delarik. Bertso abeslari batek abendu eta Eguberrietako ospakizunak gogoratuz eginiko bertsoei koru batek Maria Jose, Jesus Maria hitzez hasten den esaldiaz erantzuten dio. Hortik dator, beraz, marijesia deitura.
Marijesia deituriko eguberri kantak , beraz, Elizaren liturgiak Eguberrietan ospatzen duen Jesus Haurraren misterioarekin lotzen dira, haren bederatziurrena osatzen dute, baina kantatzen diren ahapaldien tankerak lehen aipaturiko antzina ko kopla zaharren taxua gogorarazten du osoki. Nazareteko tenplu santuan hasten diren kopletan kokatzen da Gabriel Aingeruak Mariari eginiko iragarpeneko elka rrizketa, paralelismo eta bihurkiaz ehoa:
“-San Gabriel Zeruetatik
enbaxada zerori.
Jesusen ama izan egiteko
badozu borondaterik?
Koroak: Bai Belenen eta bart Belenen
Jaio da Jesus Nazaren.”
(“Marijesiak”, Oles eta oles )
-Nik borondatea badot baina ez dot merezimenturik. -Merezimentu daukazulako zeu zagoz eskojidurik.
Koroa: Bai Belenen eta bart Belenen
Jaio da Jesus Nazaren.
-Doministiku peneaz pena
peneaz doministiku.
Zeure entrainetan
Salbadorea dala sortu.
Koroa: Bai Belenen eta bart Belenen
Jaio da Jesus Nazaren.”
(Ibidem)
[L. O.]
Ikus, halaber, E GUBERRI KANTA .